Mercadonako langile bat elikagaiak ematen

Mercadonak Las Palmas Kanaria Handiko La Milagrosa jantoki sozialarekin lankidetzan dihardu

2018ko uztailaren 16a
  • Mercadonak premiazko produktuak emango dizkio egunero Las Palmas Kanaria Handiko Karitatearen Alaben Konpainiaren La Milagrosa jantoki sozial eta harrera etxeari
  • 2017an, Mercadonak 320 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Kanarietako elikagai-bankuei eta jantoki sozialei

Mercadona elkarlanean hasi da La Milagrosa jantoki sozial eta harrera-etxearekin, eta oinarrizko produktuak emango dizkio egunero pertsona behartsuenen artean banatu ditzan GKE horrek bere jantokiarekin egiten duen lan sozial bikain horren barruan.

Goizeko lehen orduan egingo du entrega Mercadonak, bere baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie, presta eta/edo kontsumitu ditzaten.

Uztailaren 11n, produktu galkorren lehenengo entrega egin zen. Han izan zen M. Dolores Cruz arreba La Milagrosa jantoki sozialeko arduraduna, eta eskerrak eman zizkion Mercadonari bere laguntzagatik: “gure lanerako oso garrantzitsua da gizartearekin hain konprometitua dagoen Mercadona bezalako enpresa baten ekarpena”.

Mercadonak, halaber, nabarmendu du La Milagrosa jantoki sozial eta harrera-etxeak egiten duen lan solidario handia, egunero otorduak ematen baitizkie behartsuenei. Konpainiak ere eskerrak eman zituen, Arcadio Peñate Kanpo Harremanetako zuzendari probintzialaren bidez: “Eskerrak ematen dizkiogu M. Dolores Cruz arrebari eta bere talde osoari beren erabateko prestutasunagatik, eta azpimarratu nahi dugu zein kalitate oneko instalazioak dituzten. Ikusi ahal izan dugu ezin zerbitzu baliotsuagoa ematen dietela egoera zailean daudenei. Lankidetza honen bidez, espero dugu lan hori eramangarriagoa egitea () Mercadonak zinez eskertzen du gure bezero, langile eta boluntarioek elkarrekin egiten duten ahalegina, ekintza solidarioak benetako laguntza eraginkor bihurtzen baitituzte.

2017an, Mercadonak 320 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Kanarietako elikagai-bankuei eta jantoki sozialei. Zehazki, Las Palmas probintzian, lankidetzan dihardu Las Palmaseko elikagai-bankuarekin, Caritasen Kanaria Handiko jantoki sozialekin eta Nuestra Señora del Carmen jantoki sozialarekin. Fuerteventuran, Mercadonak El Refugio Majorerorekin eta Misión Cristina Modernarekin dihardu lankidetzan, eta Lanzaroten, berriz, Flora Acoge Kanariako fundazioarekin.

2018ko maiatza bitartean, Mercadonak 3.000 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Espainiako ongintzako erakundeei; hau da, 50.725 erosketa-orgaren baliokidea.