Lankidetza-hitzarmena sinatu da Ceutako Elikagai Bankuarekin

Mercadonak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Ceutako Elikagai Bankuarekin

2019ko martxoaren 21a
  • Hitzarmen horrez bidez, konpainiak konpromisoa hartu du premiazko produktuak emateko, Bankuak bana ditzan ongintzazko erakundeen bitartez.
  • Hiri autonomo horretan abenduan egindako Bilketa Handian abiatutako harremana formalizatu du Mercadonak hitzarmen honen bidez. Supermerkatu-katearen bezeroek premiazko produktuen 6.700 kilo eman zituzten bilketa horretan.

Mercadona supermerkatu-konpainiak eta Ceutako Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren arabera, oinarrizko produktuak emango dizkio egunero pertsona behartsuenen artean banatu ditzan, Ceutako Elikagai Bankuarekin lankidetzan aritzen diren erakundeen bidez. Bestalde, Elikagai Bankuak konpromisoa hartu du produktuak baldintza egokietan banatzeko erakunde sozialen artean, kontsumitzaileengana egoera onean irits daitezen.

Hitzarmenaren helburua da Mercadonak Elikagai Bankuekin abiatutako harremanarekin segitzea. Abenduan hiri autonomoan egin zen Bilketa Handiaren bidez abiatu zuten harremana, eta, ekintza horretan, premiazko produktuen 6.700 kilo eman zituzten bezeroek.

Pedro Mariscal Ceutako Elikagai Bankuen lehendakaria pozik agertu da, eta eskerrak eman ditu sinatutako hitzarmenarengatik; izan ere Mercadonaren eta Elikagai Bankuen arteko harremanetan etapa berri bat abiatzen da, eta epe motzera fruituak emango ditu, elkarteak bere helburu sozialak bete ditzan lagunduko baitu Mariscalek eskerrak eman ditu "Mercadonan beti izan duelako lankidetza leiala, premiarik handienak dituztenei lagundu ahal izateko".

Mercadonaren izenean, Rafa Piñeiro Ceutako Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskerrak eman zizkion Ceutako Elikagai Bankuari “behar gehien dutenen zerbitzura egiten duen lan eta dedikazio altruistarengatik", eta, baieztatu duenez, hitzarmena sinatzea "geure ekarpena da Elikagai Bankuak eta beste erakunde batzuek beren lan goresgarria egiteko aukera izan dezaten".

Ceutako Elikagai Bankua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, xede duena elikagaien ekoizpenean eta merkaturatzean sortzen diren soberakinak aprobetxatzea, eta elikagai horiek jaso eta Ceutako laguntza-erakunde legezkoen artean banatzea.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadona Ceutan

Supermerkatu-kateak bi establezimendu ditu Ceutako Hiri Autonomoan. Lehenengo supermerkatua La Almadraba auzoan inauguratu zen irailean; 2018ko abenduan, berriz, Espainia etorbideko denda ireki zen. Bi denda horiek irekita, konpainiaren lantaldea zabaldu da, 177 langile hartu baitira, kalitateko enplegu egonkorrarekin. Bestalde, bi supermerkatu berri horietan 17,9 milioi euroko inbertsio totala egin da.

Goiburuko irudia: Ezkerrean, Pedro Mariscal Ceutako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta eskuinean, Rafa Piñero Ceutako Kanpo Harremanetarako zuzendaria.