Egunero ematen ditu elikagaiak Mercadonak

Mercadonak laguntza ematen dio jantoki sozial bati La Línea de la Concepción hirian (Cádiz)

2018ko urriaren 18a
  • Konpainiak premiazko produktuak ematen dizkio egunero jantoki sozialari, zeinak 200 pertsona hartzen baititu egunean.
  • Hitzarmen berri hau kontuan hartuta, bost jantoki soziali laguntzen die Mercadonak Cádizeko probintzian.

Mercadona Cádizeko La Línea de la Concepción hiriko Nuevo Hogar Betania jantoki sozialari laguntzen hasi da, kontsumitzeko egokiak diren baina konpainiaren irizpideen arabera saltzeko egokiak ez diren premiazko produktuak egunero banatuz. Dohaintza egunero egiten da Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker; haiek eramaten dituzte produktuak jantokira, boluntarioek janaria presta dezaten.

Jantoki soziala irabazi asmorik gabeko Nuevo Hogar Betania elkarteak antolatutako jardueretako bat da, zeinaren xedea baita edozein arrazoirengatik gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoen jendeari laguntzea. Egunero, 200 pertsonari ematen diete gosaria, bazkaria, askaria eta afaria. Zerbitzu honi esker oinarrizko elikadura-gabeziak betetzen dituzte, eta, gainera, zubi gisa ere balio die, errazago iristen baitira artatzen dituzten pertsonek beren egoera ekonomiko prekarioaren ondorioz dituzten beste behar garrantzitsu batzuetara.

Begoña Arana Nuevo Hogar Betaniako zuzendariak eskerrak eman dizkio Mercadonari, eta hitz hauekin nabarmendu du lankidetza-ekimenaren garrantzia: “elkarlaguntza eta konpromiso sozialeko adibide eredugarria da, eta erakusten du posible dela gizarte hobe bat eraikitzea”. Aranak adierazi duenez, lankidetza honi esker, "errazagoa da behar gaituzten pertsonengana iristea, oinarrizko beharrak, guztioi dagozkigunak, bermatzeko".

Bestalde azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela Cádizeko zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz; besteak beste, lau jantoki sozial hauekin dihardu egunero: Cádizeko hiriburuko Virgen Poderosa eta Amigas al Sur, Algeciraseko Padre Cruceyra, eta Jerez de la Fronterako Nuevo Ciclo. Gainera, 4.800 kilo baino gehiago eman dizkio konpainiak premiazko produktuetan Huelvako elikagai-bankuari, behar gehien dutenen artean banatzeko.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Goiburu-irudia: Mercadonak Nuevo Hogar Betania zentroari egunero ematen dizkion elikagaien argazkia.