Kanarietako Kilo-bilketari buruzko kartel informatiboa

Mercadonak Kanarietako elikagai-bankuekin lankidetzan dihardu Kilo-bilketan

2021ko ekainaren 28a
  • Supermerkatu-katearen denda guztiek parte hartuko dute Tenerifeko eta Las Palmaseko elikagai-bankuek ekainaren 28tik uztailaren 3rako antolatutako Kilo-bilketan.
  • Bilketa birtual bat da; beraz, bezeroek erosketa egiteko unean dirua emanez parte har dezakete.
  • Mercadonak 370 tonatik gora premiazko produktu eman dizkie aurten dohaintzan jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta Kanarietako beste erakunde sozial batzuei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Tenerifeko eta Las Palmaseko elikagai-bankuek antolatu duten Kilo-bilketan parte hartuko du aste honetan, uhartean dituen 85 supermerkatuen bidez. Bilketa birtual bat da; beraz, ‘Nagusi’ek (bezeroek) gaurtik hasi eta uztailaren 3ra bitartean (larunbata) erosketa egiten duten unean kutxa-lerroan dirua emanez parte har dezakete, 2020ko azaroko Bilketa Handian egin zuten bezala.

Kilo-bilketa bukatutakoan, jasotako guztia elikagai-bankuei emango die Mercadonak, txanpon-txarteletan, behar dituzten pertsonei emateko.

Hernán Cerón Tenerifeko Elikagai Bankuko presidenteak (BANCOTEIDE) eskertu egin zuen “Mercadonak probintziako bere denda guztietatik emandako laguntza, haien esku baitago, hein batean, ekitaldiak arrakasta izatea”, eta berriz ere eskertu egin zuen “hornikuntza-arazoak ditugulako aurtengo hitzarmenean jasotako 15 tona oinarrizko produkturen entrega aurreratu izana”.

Bestalde, Jorge Pérez Tenerifeko Kanpo Harremanetako eta Kanarietako Harreman Instituzionaletako zuzendariak hau adierazi zuen: “Oso pozgarria da Elikagai Bankuarekin lankidetzan aritzea, bai Kilo-bilketetan eta Bilketa Handietan, bai etengabe egiten ditugun premiazko produktuen dohaintza pribatuetan. Eskerrak ematen dizkiogu erakundeari bere lan eta dedikazio altruistagatik, funtsezkoak baitira Kanarietako gizartearentzat”.

Mercadonaren elikagai-dohaintza Kanarietan

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Kanarien kasuan, supermerkatu-konpainiak 370 tona premiazko produktu baino behiago eman dizkie aurten dagoeneko dohaintzan jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta Kanarietako beste erakunde sozial batzuei; 6.200 erosketa-orgaren baliokidea, gutxi gorabehera.

Tenerifeko Santa Cruz probintzian, zehazki, Elikagai Bankuarekin, Gurutze Gorriarekin, Cáritasekin eta hamar jantoki sozialekin egiten du lan: bederatzi Tenerifeko uhartean eta bat La Palman.

Bestalde, joan den ekainaren 3an, Mercadonak Zaku-bilketa egin zuen lehenengo aldiz Kanariar Uharteetan, eta Tenerifeko 15 supermerkatutan animalientzako janariak biltzeko guneak jarri ziren, gero, uharteko animaliak besteko zenbait elkarteri emateko; hala nola, Tenerife uharteko Kanarietako Animaliak Zaintzeko eta Babesteko Elkarteareari (ADEPAC). Ekimenak harrera ona izan zuen, eta 30 tona animalientzako janari bildu ziren.

Kartela gaztelaniaz:

Bezeroei elikagai-bilketa birtualaren berri emateko supermerkatuetan jarriko den kartel informatiboaBezeroei elikagai-bilketa birtualaren berri emateko supermerkatuetan jarriko den kartel informatiboa.