Mercadona incrementa las compras cabecera

Mercadonak jatorri nazionaleko pataten salmenta areagotu du

2016ko azaroaren 11
  • Mercadonak 124.000 tonako erosketekin itxi du Espainiako pataten kanpaina, %8 gehiago, iazkoarekin alderatuz.
  • Mercadonaren patatak tokian-tokiko 500 nekazarik ekoiztuak dira, Espainiako hainbat lekutakoak.

Espainian dituen denda guztietan patatak eskaini ahal izateko, 124.000 tona espainiar patata erosi du Mercadonak 2016ko kanpainan, maiatza eta azaroa bitartean luzatu dena. Iazkoarekin alderatuz, %8 gehiago, alegia.

Gure bezeroen mahaietako erregina den barazki hau eskaintzeko, tokian-tokiko 500 nekazariri Mercadonarentzako patatak erosten zaizkie Espainiako hainbat lekutan, ekoizleak diren zonaldetan, hain zuzen ere: Gaztela-Leon, Murtziako Eskualdea, Gaztela-Mantxa (Albacete), Andaluzia (Sevilla eta Huelva), Euskadi (Araba), Balear eta Kanariar Uharteak, besteak beste. 

Mercadonak 124.000 tonako erosketekin itxi du Espainiako pataten kanpaina, %8 gehiago, iazkoarekin alderatuz

Mercadonaren pataten jatorria

Jatorri nazionalekoak dira Mercadonaren patatak. Mercadonaren patatak, patata nazionalaren sasoia apirila-maiatzean hasten denetik, urria-azarora bitartean (urte bakoitzaren arabera), espainiar jatorrikoak dira.

Mercadonak urria eta apirilaren artean besterik ez ditu inportatzen beste jatorrietako patatak. Hilabete hauetan Espainiako ekoizpena behar baino urriagoa delako da, hain zuzen, edota ez zaiolako egokitzen kontsumitzaileen eskakizunei. Urtero legez, apirila-maiatzetik urria-azarora arte espainiar patatak aurki daitezke Mercadonan.  

Mercadonak saltzen dituen pataten artean %80 baino gehiago espainiar jatorriko patatak dira.

Espainiar produktuak Mercadonan

Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarri baten barruan eta Espainiako lehenengo sektorearekin batera egiten du lan Mercadonak, kalitatezko produktu freskoak eskaintzeko helburuarekin. Gainera, Mercadonan espainiar produktuak eskaini nahian, Espainia guztiko 7.500 nekazari, 4.300 abeltzain eta 12.000 arrantzale baino gehiagorekin aritzen da elkarlanean.

2015ean bakarrik, 15.393 milioi euroko erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Honenbestez, bere erosketen bolumen osoaren %85 baino gehiago Espainian egiten ditu.