Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, bere Eredu Arduratsuari jarraituz, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromisoari eusten dio. Konpainiak bere dohaintza-prozesua indartzen jarraitzen du akordio berriak egi

Mercadonak Jaéngo erakunde sozialekin duen lankidetza handitu du

2023ko otsailaren 09a
  • Konpainiak eta Jaéngo Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Mercadonak egunero banatuko baititu premiazko produktuak probintziako 9 erakunderen artean. Gaur egun, probintziako 8 jantoki sozialekin dihardu lankidetzan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, bere Eredu Arduratsuari jarraituz, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromisoari eusten dio. Konpainiak bere dohaintza-prozesua indartzen jarraitzen du akordio berriak eginez. Hala, Mercadonak eta Jaéngo Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Jaén hiriburuko eta probintziako 9 entitateri premiazko produktuak egunero emateko.

Hil honen hasieratik, Jaéngo Elikagai Bankuak egunero jasotzen ditu produktuak kide diren erakundeen bidez: Convento de la Santísima Trinidad (Martos), Monasterio de San Antonio (Baeza), Escuela Hogar Cristo Rey (Alcalá la Real), Nuestra Señora de los Desamparados zaharren egoitza (Torredonjimeno), Parroquia de San Pedro Apóstol (Mengíbar), Hermanitas de los Ancianos Desamparados (Villanueva del Arzobispo), Fundación Asilo Marín García (Cazorla). Linareseko eta Jaéngo Elikagai Bankuen biltegiek ere ematen dituzte produktuak, atxikitako beste ongintza-erakunde batzuen artean banatzeko.

Francisco Luquek, Jaéngo Elikagai Bankuko presidenteak, balioa ematen dio Mercadonaren ekimen honi: “Bi erakundeek hilabete batzuk daramatzagu lanean, eta, horri esker, lehen aipatu ditugun ongintza-erakundeei ematen diegun arreta hobetu dezakegu, Mercadonaren dohaintza-zentroetatik hurbil baitaude. Kalitatezko produktu galkorrak eta ez- galkorrak erakundeei emango zaizkie, eta Bankuak bere helburuetako bat betetzen jarraituko du: elikagaiak alferrik galtzea saihestea”.

Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Jaéngo elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta beste erakunde sozial batzuekin. 2022an, 321 tona elikagai (2021ean baino % 43 gehiago) banatu ditu probintzian, 5.358 erosketa-orga betetzeko beste. Mercadonak helburu bakarra du: behar handiena dutenen premiei erantzuteko behar den guztia egitea.

Noelia Conrado Jaéngo Mercadonaren Kanpo Harremanetako ordezkariak, berriz, hau adierazi du: “Oso pozik gaude; izan ere, hitzarmen berriari esker, behar duten jaendar askok, izan hiriburukoak nahiz probintziakoak, egunero izango dituzte eskura produktu freskoak, hala nola fruta, barazkiak eta haragia”.

Mercadonak Jaéngo Elikagai Bankuari egindako dohaintzaJaéngo erakunde sozialei premiazko produktuak ematen.