M. Oca (Mercadona) eta A. Echarri (Gipuzkoako Gurutze Gorria) entregaren unean

Mercadonak, Iparlatekin lankidetzan, 63.000 litro esne eman dizkie Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Gurutze Gorriari

2020ko maiatzaren 28a
  • Martxoaren 30etik gaur arte, konpainiak 131 tona premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Gipuzkoako zenbait erakunde soziali.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadonak, Iparlaten lankidetzarekin (supermerkatu-katearen esne‑hornitzailea da Iparlat), 63.000 litro esne eman dizkie gaur Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Gurutze Gorriari. 200 mililitroko 6 minibrikeko paketetan banatu ditu; guztira, 52.500 pakete.

COVID-19ak eragin duen egoera berezi honetan, eta hainbat erakunde soziali produktuak emanez konpainia egiten ari den kanpainaren barruan, ekarpen berezietako bat gehiago da gaur egin duen dohaintza. Ekarpen horretaz gainera, 27.000 kilo lekale, arroz, pasta eta esne baino gehiago (zehazki, 27.233 kilo) eman zizkion Gipuzkoako Elikagai Bankuari apirilean eta maiatzean.

Horrez gain, Mercadonak egunero ematen dizkio produktu freskoak zein lehorrak Gipuzkoako Elikagai Bankuari. COVID-19 gaitzak eragin duen egoeraren ondorioz, Gipuzkoako Gurutze Gorria ari da, azken asteetan, produktu horiek supermerkatuetatik jasotzen.

Guztira, martxoaren 30etik hona, konpainiak 131.000 kilo elikagai baino gehiago banatu ditu erakunde sozial horien artean, hau da, 2.214 erosketa‑orga betetzeko adina elikagai: lekaleak, esnea, pasta, arroza, haragi eta arrain fresko ontziratua, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esne-postreak, moldeko ogia, zerealak, zukuak eta irabiaki hoztuak, besteak beste.

Hala, Mercadonak eta Iparlatek bat egin dute premiarik handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko, eta ahal den neurrian egoera arintzen laguntzeko, Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gurutze Gorriak egin duten deiarekin.

Miryam Oca Mercadonaren Gipuzkoako Kanpo Harremanetarako arduradunak eskertu egin du “Gipuzkoako Elikagai Bankua eta Gurutze Gorria egiten ari diren lana”, eta hau gaineratu du: "Gaurko dohaintza honekin, guztira 131.000 kilo elikagai banatu zaizkie Gipuzkoako zenbait ongintza-erakunde eta elkarteri zortzi aste pasatxoan, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan kolektibo ahulenen eskaerei —ahal den neurrian— erantzuteko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa‑erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait produktu ematen dizkie supermerkatu‑kateak Gasteizko Babesgabetuen jantoki sozialari eta Euskadiko Gurutze Gorriari. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, eta entregak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan egiten dira.

Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Gurutze Gorriari gaur egindako dohaintzarekin, konpainiak 283 tona oinarrizko produktu banatu ditu, guztira, Euskadiko erakunde sozial horien artean martxoaren 30etik gaur arte.

Gurutze Gorriaren zenbait boluntario Mercadonak emandako esne-paletak deskargatzenGurutze Gorriaren zenbait boluntario Mercadonak emandako esne-paletak deskargatzen.

M. Oca (Mercadona) eta A. Echarri (Gipuzkoako Gurutze Gorria) entregaren uneanM. Oca (Mercadona) eta A. Echarri (Gipuzkoako Gurutze Gorria) entregaren unean.

Logo EAktibatu