Espainiako gereziak, Mercadonan

Mercadonak iaz baino bi aldiz Espainiako gerezi gehiago erostea aurreikusten du, 6.000 tonatik gora

2021ko ekainaren 30a
  • Espainiako gerezia baino ez du saltzen kateak, eta, hurbileko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Extremaduran, Murtziako Eskualdean, Valentziako Erkidegoan, Katalunian eta Aragoin erosten du.
  • Hornitzaile hauek hornitzen dute kate osoa: Campo y Tierra eta Agrupación Cooperativas Valle del Jerte (Cáceres), Cherry Fresh (Murtzia), Molina y Azorín eta Catafruit Villena (Alacant), Cerima (Tarragona), Frutas Espax eta Frutaria (Lleida), Interlázaro eta SAT Vidrio (Zaragoza) eta Summerfruit (Huesca).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ahalegina egiten du produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko, eta, ahalegin horretan, Espainiako 6.000 tona gerezi erostea aurreikusi du denboraldi honetan, maiatzetik abuztura; alegia, aurreko kanpainan erositakoaren bikoitza.

Konpainiak Espainiako gerezia baino ez du erosten, eta fruta honen hornitzaile hauekin dihardu lankidetzan: Campo y Tierra eta Agrupación Cooperativas Valle del Jerte (Cáceres), Cherry Fresh (Murtzia), Molina y Azorín eta Catafruit Villena (Alacant), Cerima (Tarragona), Frutas Espax eta Frutaria (Lleida), Interlázaro eta SAT Vidrio (Zaragoza) eta  Summerfruit (Huesca).

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako gereziak, Mercadonaren linealeanEspainiako gereziak, Mercadonaren linealean.