Mercadonaren produktu-entrega Toledoko Elizbarrutiko Cáritasi

Mercadonak ia 7 tona premiazko elikagai eman dizkio Toledoko Elizbarrutiko Cáritasi

2020ko ekainaren 01a
  • Konpainiak lankidetza sendotu du Toledoko probintziako erakunde sozialekin, hala nola Toledoko Elizbarrutiko Cáritasekin, eta premiazko elikagaiak eman dizkio; adibidez, olioa, kakaoa, lekaleak, azukrea, landare-kontserbak, arroza eta galletak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 103 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela-Mantxako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 250 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, erkidegoko erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua sendotu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Natalia Castrillo Toledoko probintziako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta erakunde sozialekin —2019an, 250 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Javier García-Cabañas Toledoko Elizbarrutiko Cáritaseko idazkari nagusiak eskertu egin du Mercadonak “familia ahulenekin duen konpromisoa, pandemia-garai honetan ez ezik, urtean zehar Parrokiako Cáritasi egiten dizkion beste dohaintza batzuetan eta konpainiaren proiektuetan ere agerian jartzen den konpromisoa. Dohaintza honi esker, Toledoko probintziako milaka familiari laguntzen jarraitu dezakegu, zailtasun ekonomiko eta sozial larriko une hauetan”.

Koronabirusak eragindako larrialdia hasi zenetik, Mercadonaren eta beste zenbait erakunde eta enpresaren laguntzari esker, Toledoko Elizbarrutiko Caritasek Toledoko probintzia osoko 7.700 familiari baino gehiagori lagundu ahal izan die.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 260 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 5.835 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.567 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26tik, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren produktu-entrega Toledoko Elizbarrutiko CáritasiMercadonaren produktu-entrega Toledoko Elizbarrutiko Cáritasi.​

Logo EAktibatu