Associació Cívica La Nau-ko E. Català eta boluntario bat S. Montekin (Mercadona) produktu-entregan

Mercadonak haurtxoentzako 7.000 biberoi eta tetina baino gehiago eman dizkio Elikagai ez diren Produktuen La Nau Bankuari

2020ko azaroaren 04a
  • Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 2.000 tona baino gehiago eman dizkie elikagaitan eta premiazko produktutan Kataluniako zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderi.
  • Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa indartu du, eta, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak haurtxoentzako 7.000 biberoi eta tetina baino gehiago eman dizkio La Nau elkarte zibikoari. Elikagai ez diren produktuen banku bat da eta Cornellà de Llobregaten dago.

COVID-19ak eragin duen egoera berezi honetan, konpainia Kataluniako hainbat gizarte- eta ongintza-erakunderi egin dien dohaintzetako bat da gaur egindakoa. Besteak beste, erakunde hauei egin dizkie dohaintzak orain arte: Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako lau elikagai-bankuei, Gurutze Gorriari eta La Nau elkarte zibikoari.

Guztira, urteko lehen hamar hilabeteetan, 2.000 tona baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan (zehazki, 2.067.000 kilo) aipatutako erakundeei. Elikagai lehor nahiz fresko hauek eman dizkie, besteak beste: esnea, lekaleak, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnezko postreak, moldeko ogia, zerealak eta zukuak, eta irabiaki hoztuak. Norberaren higienerako produktuei eta haurrentzako produktuei dagokienez, berriz, hauek dira nabarmentzekoak: xanpuak eta desodoranteak, txupeteak, hozka-egitekoak, biberoiak eta tetinak.

Alde horretatik, Emília Català La Nau elkarte zibikoko kudeatzaileak adierazi duenez, "dohaintza hau Mercadonak joan den ekainean egin zuenari gehitzen zaio: orduan, norberaren higienerako 16.000 gai inguru eman zizkigun. Oso jakitun gara horrelako lankidetzak enpresei dakarkien ahaleginaz. Horregatik, eskerrak ematen dizkiegu egiten ari diren lanagatik. Gainera, konpainiaren erantzukizun sozialaren adibide da". “Gure erakundea —gaineratu du— erantzukizun soziala erakusten duten eta gure inguruko talde ahulenei laguntzen dieten erakundeen arteko zubi-lanak egiteko sortu zen. Gure helburu nagusia gugandik hurbil bizi diren pertsonen pobreziaren aurka borrokatzea da, eta bizitza duinagoa izan dezaten laguntzea".

Bestalde, Santi Mont Bartzelona Iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskerrak eman ditu "gizarte-erakundeak, hala nola La Nau elkarte zibikoa, egiten ari diren lanagatik”, eta hau adierazi du: “Hala, Mercadonak bat egiten du erakundeek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, premiarik handiena duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko. Ahalegina egitea eskatzen dio horrek konpainiari, baina, aldi berean, poza ere ematen dio, konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzeagatik”.

Associació Cívica La Nau-ko E. Català eta boluntario bat S. Montekin (Mercadona) produktu-entreganAssociació Cívica La Nau-ko E. Català eta boluntario bat S. Montekin (Mercadona) produktu-entregan.

Associació Cívica La Nau-ko E. Català S. Montekin (Mercadona) produktu-entreganAssociació Cívica La Nau-ko E. Català S. Montekin (Mercadona) produktu-entregan.

Logo EAktibatu