Mercadonako eta Gurutze Gorriko arduradunak, supermerkatuaren sarreran

Mercadonak haurrentzako 11.000 produktu-ale baino gehiago eman dizkio Valladolideko Gurutze Gorriari

2021ko urtarrilaren 15a
  • Konpainiak sendotu egin du erakunde sozialarekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio, hala nola txupeteak eta txupete-kutxak.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta haurrentzako 11.000 produktu-ale baino gehiago eman ditu. Produktu hauek eman ditu, besteak beste: txupeteak, txupeteentzako brotxeak eta haurrentzako txupete-kutxak.

Laura del Palacio Valladolideko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valladolideko probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Rosa Urbón Valladolideko Gurutze Gorriko presidenteak hau adierazi du: “Erakunde Humanitarioak eskerrak ematen dizkio Mercadonari premiarik handiena duten pertsonekin duen konpromisoagatik eta egiten duen lanagatik. Dohaintza berri horrek osatu egiten du Gurutze Gorria pobrezia edo gizarte-bazterketaren arriskuan dauden pertsonei —bereziki, haurrak dituzten familiei— ematen eta indartzen ari den arreta. Bizi dugun egoera berezi honek aurrekaririk gabeko erantzuna eskatzen du; izan ere, gure ohiko esku-hartzeari eusteaz gain, laguntza-eskaeren gorakada handiari erantzun behar izan diogu, eta, alde horretatik, funtsezkoa da enpresen laguntza eta lankidetza”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Valladolideko Mercadonako eta Gurutze Gorriko arduradunakValladolideko Mercadonako eta Gurutze Gorriko arduradunak.

Logo EAktibatu