Mercadonaren elikagaien entrega

Mercadonak hainbat produktu emango dizkio egunero Tafallako San Francisco Javier etxeari

2018ko azaroaren 05a
  • Supermerkatu katea Tafallako San Francisco Javier etxeari egunero premiazko produktuak ematen hasiko da. Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen dute etxea, eta baliabiderik gabeko 100 adindun hartzen dituzte.
  • Mercadonak 208.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2017an Nafarroan.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Tafallako San Francisco Javier etxeari laguntza egonkorra ematen hasi da: oinarrizko produktuak emango dizkio egunero. Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen dute etxea, eta baliabiderik gabeko 100 adindun bizi dira han. Goizean eramaten zaizkie produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen zaizkie. Tafallako Severino Fernández kaleko 48. zenbakian dagoen erakunde honek hartzen dituen adinduentzat otorduak prestatzen laguntzea da ekimen solidario honen helburua.

Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Nafarroako zuzendariak azaldu duenez, “lankidetza honi esker, gure EESen onuradunen kopurua handituko dugu Nafarroan, eta, gainera, kolektibo ahulenetako bati lagunduko diogu, hirugarren adinekoen kolektiboari, alegia”. Bestalde, Anunciación del Río ahizpak (Adindun Babesgabeen Senidetxoetako bat) azaldu duenez, “eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari, dohaintza hauek aukera ematen baitigute askotariko menu osasungarriak prestatzeko gure adindunei”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, laguntza hori emateaz gainera, hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioarekin. Hitzarmen horren bidez, aurten, 4.500 kg premiazko produktu eman ditu. Gainera, laguntza ematen die egunero Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoei Paris 365 jantoki solidarioari, Lizarrako Tailer Eskolari eta Tuterako Villa Javier jantoki solidarioari. Ekintza horien guztien bidez, Mercadonak 208.000 kilo baino gehiago eman zizkien premiazko produktutan 2017an Nafarroako zenbait erakunde soziali.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan eta 574 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 714 enpresa txiki eta ertainekin, eta 394 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 45 gehiago. Mercadonaren nekazaritzako elikagaien hornitzaileen eta tokiko produktuen alde egindako apustuaren adibide, produktu hauek erosi dira, besteak beste: milioi bat kilo alkatxofa Tuterakoak, 6.000 kilo esparrago zuri Nafarroa AGBkoak, 4,3 milioi kilo tipula, 2,5 milioi kilo endibia, 1,3 milioi Batavia uraza eta 13.000 bildots baino gehiago.

Adindun Babesgabeen Senidetxoak

Adindun Babesgabeen Senidetxoak erlijio-kongregazioa 1873an sortu zuten Saturnino López Novoa apaizak eta Santa Teresa Jornetek. Adindun behartsuenak familia-giroan hartzea du xede, haien behar guztiei (materialak, afektiboak eta espiritualak) erantzun ahal izateko. Kongregazioak 1891tik kudeatzen du Tafallako San Francisco Javier etxea, eta, arrebez gain, 38 langile ere aritzen dira. Gaur egun, 19 herrialdetako 204 etxetan dihardu kongregazio honek; horietako 125 Espainian daude.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.