Elikagaiak banatzen Mercadonaren denda batean

Mercadonak hainbat produktu emango dizkio egunero Madrilgo Alcorcón herriko “Comedor y Hogar Casa de María y José” jantoki sozialari

2018ko irailaren 06a
  • Mercadonak konpromiso hau hartu du: egoera onean dauden zenbait produktu egunero ematea Alcorcónen dituen zentroetako baten bidez.
  • 2017an ere premiazko elikagaien 520 tona eman zizkien Madrilgo Erkidegoko zenbait jantoki eta erakunde soziali.

Alcorcóneko "Comedor y Hogar Casa de María y José" jantoki sozialari laguntzen hasi da Mercadona, kontsumitzeko egokiak diren baina saltzeko itxura ona ez duten produktuak egunero banatuz herri horretako zentro baten bidez. Goizeko lehen orduan egiten du entrega Mercadonak bere baliabide logistikoei esker.

Iván Díaz Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentearen arabera, enpresa “oso harro dago jantoki sozial honekin duen lankidetzaz eta elikagaiak premia handiena dutenei eman ahal izateaz”.

Bestalde, David Pérez alkateak nabarmendu du oso garrantzitsuak direla "horrelako ekimen solidarioak, gure gizartean baztertuta dauden pertsonentzat konponbideak bilatzeko erantzunkide egiten baitute gizartea. Gizarteratze-prozesuei ere laguntzen diete halako ekimenek. Gizarteratze-prozesuek, gizarte-zerbitzuen inguruan ardazten badira ere, ezinbestekoak dituzte hirugarren sektorearen eta eragile ekonomikoen lana eta ekarpena; kasu honetan, "Comedor y Hogar Casa de María y José” jantokiarena eta Mercadonarena.

Beren esker ona eta poza adierazi dute "Comedor y Hogar Casa de María y José" jantokiko ordezkariek lankidetza hori dela eta. "Mercadonaren konpromisoak mesede egingo dio zentro honetara etortzen den jende askori, eta gizarteratzen lagunduko die", diote.

Konpromiso sozialeko ekintzen barruan, Mercadonak urteak daramatza Espainia osoko zenbait erakunde eta ongintzako elkarterekin lankidetzan, hala nola elikagai-bankuekin, Elizbarrutiko Cáritasekin, Gurutze Gorriarekin eta 140 jantoki sozialekin baino gehiagorekin. 2017an, Mercadonak 9.600 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei.