Mercadonako laguntza Gasteizko Behartsuen Haurridetxoei.

Mercadonak hainbat produktu emango dizkio egunero Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioari

2017ko apirilaren 12a
  • Supermerkatu-kateak, hemendik aurrera, premiazko produktuak emango dizkie egunero Gasteizko Behartsuen Haurridetxoei. Kongregazio horrek baliabiderik gabeko 77 adineko artatzen ditu.
  • Mercadonak 166,8 tona premiazko produktu eman ditu 2016an, Euskadin.

Mercadona, enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioari laguntza egonkorra ematen hasi da: oinarrizko produktuak emango dizkio egunero. Goizean ematen dituzte produktuak, Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, eta elikagaien kalitate eta segurtasunaren baldintza onenetan entregatzen dira, sukaldariek presta ditzaten. Gasteizko Jeanne Jugan kaleko 1. zenbakian dago erakunde hori, eta 77 adineko artatzen ditu. Gaur egun eskaintzen zaizkien gosariak, bazkariak eta afariak prestatzen laguntzea da ekimen solidario honen helburua.

Miryam Oca Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzaileak hau azaldu du lankidetzari buruz: “Mercadonan oso harro gaude elikagaiak banatzen dizkiegulako zenbait erakunderi, besteak beste Behartsuen Haurridetxoak kongregazioari, zeinak mende bat baino gehiago baitarama zerbitzu desinteresatua ematen Gasteizko adinekoentzat”. Bestalde, sor Pilar ama nagusiak eskerrak eman dizkio Mercadonari ematen ari den laguntzagatik: “Goizero ekartzen dizkiguten elikagaiei esker, menu osasungarriak presta ditzakegu gure adinekoentzat”. 

Mercadonako laguntza Gasteizko Behartsuen Haurridetxoei.Mercadonako laguntza Gasteizko Behartsuen Haurridetxoei.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, laguntza hori emateaz gainera, hitzarmen bat sinatu du Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioarekin. Hitzarmen horren bidez, 2016an, 8.000 kg premiazko produktu eman ditu. Horrez gain, egunero laguntzen die Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari (egunean batez beste 600 lagun hartzen ditu) eta Bilboko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioari (90 adineko artatzen ditu). Ekintza horien guztien bidez, Mercadonak 166,8 tona premiazko produktu eman zizkien 2016an Euskadiko zenbait erakunde soziali.

Espainian, Mercadonak 120 jangela sozial baino gehiagorekin eta 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako erakunderekin dihardu lankidetzan, eta, 2016an, 6.500 elikagai tona baino gehiago eman zituen, hots, 108.000 erosketa-orga.

Mercadona EAEn

Mercadonak irmo eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta jada 13 saltoki ditu hemen. Lantaldea 691 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bloke logistiko bat ari da eraikitzen Gasteizen 2015eko abuztutik, eta lehen fasea 2017an bukatzea aurreikusten du. 50 milioi euroko inbertsioa egin beharko da, eta 100 lanpostu baino gehiago sortuko ditu. Halaber, harreman komertziala du autonomia-erkidego honetako 1.240 ETErekin. 2016an, 370 milioi euroko erosketak egin zizkien EAEko hornitzaileei, eta, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 66,6 milioi euro inbertitu ditu Euskadin. Nekazaritzako elikagaien hornitzaileen adibide gisa, eta tokiko produktuen alde egiten duen apustuaren erakusgarri, 120.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosi ditu azken kanpainan; 9.000 gurin-opil baino gehiago; 40.000 kilo kiwi baino gehiago eta 9.000 tona arrain fresko baino gehiago, bai Bizkaiko kostaldean, bai Gipuzkoakoan.

Behartsuen Haurridetxoak

Behartsuen Haurridetxoak kongregazioa 1878an iritsi zen Gasteiza, eta, 1979an, gaur egun erabiltzen duen etxea inauguratu zuen, Gazalbide auzoan. Zahar-egoitzak 77 adineko eta 13 haurridetxo hartzen ditu, eta 30 boluntario baino gehiagoren laguntza du. Behartsuen Haurridetxoak adinekoen zerbitzura daude, eta haien garapen integralean laguntzen dute. Horretarako, askotariko jarduerak egiten dituzte, eta aukera ematen diete lagundu nahi duten guztiei parte hartzeko.