Mercadonaren plastikozko poltsa bat supermerkatu bateko salmenta-lerroan

Mercadonak Galizian duen sare soziala hedatu du, eta Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialarekin lan egiteari ekin dio

2018ko apirilaren 20a
  • Mercadonak premia-premiazko produktuak egunero dohaintzan emango dizkio 100 urte baino gehiagoz behartsuenak lagundu dituen Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialari.
  • 2017an, 773 tona elikagai baino gehiago entregatu dizkie konpainiak Galizian lankide dituen ongintzako erakunde eta entitateei. 

Mercadona supermerkatu kateak Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialarekin lan egiteari ekin dio, eta premia-premiazko produktuak emango dizkio egunero. Honela, konpainiak sostengua ematen dio instituzio horrek duela 100 urte baino gehiago Coruña hirian egiten duen lan sozial garrantzitsuari.

Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Erreala, bere egoitza Coruñako Ronda de Outeiro 325 helbidean duena, Patronato de la Caridad izenarekin jaio zen 1918an, Coruña hiriko eskaletasuna desagerrarazteko helburuarekin. Bere ibilbidean zehar hazten jarraitu du, eta inklusioaren, haur-hezkuntzaren eta adinekoen zaintzaren alorretan hedatuz joan da bere lana.

Entitatearen jantoki sozialak 164 lagunentzako tokia du, eta gizarte larrialdi egoeran dauden edo etxerik ez duten pertsonen mantenuaren beharrizanak betetzen ditu urteko 365 egunetan. Boluntarioak zein langileak kontuan hartuz, berrogei pertsonak artatzen dituzte jantokiaren instalazioetako erabiltzaileak, egunean hiru zerbitzu ematen dietela: gosaria, bazkaria eta afaria.

Eduardo Aceña Instituzioko Presidenteak azaldu duenez, "Mercadonarekiko esker onez beterik gaude gurekin lan egiteagatik, eta bidezkoa da gogoratzea hark egindako produktu freskoen ekarpen eskuzabala desberdinak berdintzeko helburua duen eta pertsonaren duintasunarekiko errespetuan oinarritzen den begi-bistako gizarte elkartasunari emandako erantzuna besterik ez dela”. Celso Lópezek, elikagaiak eramateaz arduratzen den banatzaileetako batek, hauxe erantsi du: “lagundu ahal izatea harrotzeko moduko gauza da guretzat, Padre Rubinosek lan sozial handia egiten baitu, eta gu oso pozik gaude garai zail hauetan hain garrantzitsuak diren elkartasuneko ekintzekin kolaboratzeaz”.

Eguneroko dohaintza goizez burutzen da, Mercadonak horretarako jartzen dituen baliabide logistiko eta humanoak erabiliz. Konpainiak Galizian 2013tik lankide dituen beste 10 jantoki sozialei gehitzen zaie Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealarena.

Padre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialari  emandako elikagaien entregaPadre Rubinos Gizarte Ongintzako Instituzio Errealaren jantoki sozialari emandako premia-premiazko elikagaien dohaintza. 

Balore partekatua sortzeko eta inguruan duen gizartearen ongizatearen garapenari laguntzeko Mercadonak duen grinari erantzuten dio elkartasuneko ekimen honek. Espainiako hainbat udalerrietako 140 jantoki sozialekin lan egiten du konpainiak egunero, eta ongintzako 60 instituzio eta entitaterekin ditu elkarlanerako hitzarmenak. Gizartearekin hartu duen konpromisoaren ildotik, 9.600 tona elikagai eman ditu dohaintzan Mercadonak 2018an, aurreko ekitaldian baino 3.100 tona gehiago, alegia. Galizian, hain zuzen, konpainiak 773,4 tona entregatu dizkie jantoki sozial eta ongintzako entitateei azken urtean, baztertuen beharrizanei erantzun duin bat ematen ahalegintzen diren erakunde hauen guztien lan solidarioa indartuz.