Boluntario bat Mercadonaren denda batean, Elikagaien Bilketa Handian

Mercadonak eta haren bezeroek 3,5 milioi euro baino gehiago eman dizkiete elikagai-bankuei

2022ko abenduaren 27a
  • Dohaintzan emandako zenbateko osoa oinarrizko produktutan emango da —2.300 tona baino gehiago—, eta elikagai-bankuek berek hautatuko dituzte, dituzten beharren arabera.
  • Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) 2022rako antolatutako Elikagai Bilketa Handian bezeroek erakutsitako elkartasunaren emaitza da.

Mercadonak eta haren bezeroek 3,5 milioi euro baino gehiago eman dizkiete elikagai-bankuei; diru hori guztia elikagai bihurtuko da, 2.300 tona baino gehiago. Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) joan den azaroaren 25etik abenduaren 6ra antolatutako Elikagaien Bilketa Handian bezeroek erakutsitako elkartasunaren emaitza da entrega hori, eta horri erantsi behar zaio bildutako guztiaren % 10 baino gehiago eman zuela konpainiak. Gainera, elkartasun-ekimen hartan, 1.623 denda jarri zituen proiektuaren eskura, eta hainbat koordinazio-jarduera egin zituen.

Bildutako dirua, bai konpainiak emandakoa, bai kutxatik pasatzean “Nagusi”ek eman zutena, premiazko produktutan emango zaie oso-osorik ekimenean parte hartzen duen elikagai-bankuei. Haiek erabakiko dute zehazki zer produktu-mota behar duten, bakoitzetik zenbat behar duten, eta noiz jasotzea komeni zaien, azken erabiltzaileen beharrei hobeto erantzuteko.

Paula Llop-ek, Mercadonako Gizarte Erantzukizuneko eta Enpresa Harremanetako zuzendariak, bezeroen elkartasuna nabarmendu du, eta aipamen berezia egin dio Bilketa Handian parte hartzen duten boluntarioen lanari, “funtsezko faktorea baita kanpainak halako arrakasta izan dezan”.

Pedro Llorcak, FESBALeko lehendakariak, Mercadonak Bilketa Handiarekin duen konpromisoa eta egindako ahalegina balioetsi ditu, eta eskerrak eman dizkie konpainiari eta bezeroei lortutako emaitzagatik: 3,5 milioi euro baino gehiago, hurrengo urtean produktutan emango direnak.                                                                                 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizartearekin partekatzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Konpainiak 500 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunderi ere laguntzen die egunero dohaintzak emanez, egoera zailean dauden pertsonei laguntzeko. Halaber, dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Boluntario bat Mercadonaren denda batean, Elikagaien Bilketa HandianBoluntario bat Mercadonaren denda batean, Elikagaien Bilketa Handian.

Mercadonaren denda bateko kutxa-lerroa, Elikagaien Bilketa HandianMercadonaren denda bateko kutxa-lerroa, Elikagaien Bilketa Handian.