Mercadonaren paperezko poltsak kutxen lerroan

Mercadonak eta Espainiako Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute

2019ko maiatzaren 27a
  • Malagako Gurutze Gorriaren lanari babesa eman dio Mercadonak produktuak emanez behar gehien duten familientzat.

Mercadonak eta Malagako Gurutze Gorriak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmen horren arabera, enpresak konpromisoa hartzen du gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenei Gurutze Gorriak ematen dien arretari laguntzeko, produktuak emanez. Hala berretsi dute Francisco Javier Rodríguezek (Mercadonak Malagan duen kanpo-harremanen zuzendaria) eta Luis Utrillak (Espainiako Gurutze Gorriaren Malagako lehendakaria).

Mercadonaren laguntzari esker, Espainiako Gurutze Gorriak Malagan duen esku-hartze sozialeko programa indartuko da. 2018tik probintziako 38.000 pertsonari baino gehiagori lagundu die programa horrek, 296.000 esku-hartzeren bidez.

Programa horren bidez, Gurutze Gorriak pertsona ahulenen beharrak hartzen ditu kontuan, eta haien integrazioa lortzea du helburu. Erakunde horren boluntarioek lan egiten dute zailtasunak dituzten familiek beren oinarrizko beharrak ase ditzaten; hornidura-fakturak ordaintzen laguntzen diete, elikagaiak eta eskola-materiala ematen dizkiete, eta higiene- eta arropa-kontuekin laguntzen.

Mercadonak eta Espainiako Gurutze Gorriak Malagan sinatu duten hitzarmenak barne hartzen ditu larrialdi-egoerak edo hondamendi naturalak ere, eta beharren araberako dohaintzak egiten ditu produktuak emanez.

Konpromiso soziala: lankidetza 5 jangela sozialekin eta Malagako elikagai-bankuarekin

Mercadonak, Erantzukizun Sozialeko Planaren barruan eta bizi den gizartearen garapenean eta aurrerabide jasangarrian laguntzeko, 219 tona premiazko elikagai eman ditu Malagan zenbait ekimenen bidez, 2018an. Nabarmentzekoa da Malagako Elikagai Bankuarekin duen lankidetza. Produktuak ematen dizkio, eta Kilo Operazioan eta iazko abenduko Bilketa Handian parte hartu du; kateak probintzian dituen 70 dendek bat egin zuten azken ekintza horrekin.

Mercadonak probintziako bost jantoki sozialekin dihardu lanean Malagan, eta egunero banatzen dizkie elikagaiak. Ekintza sozial honi batu zitzaion iazko abuztuan Vélez-Málagako EMAÚS jangela. Konpainiak beste jangela sozial hauei ere laguntzen die egunero: Santo Domingo, Fundación Casa del Sagrado Corazón (Cottolengo) —biak Malaga hiriburukoak—, Esteponako Emaus Obra de Amor eta Antequerako Casa de Asís.

Mercadonaren elikagai-dohaintza Espainian

Mercadonak, bere ekintza-planaren bidez, konpromisoa du gizarteari itzultzeko harengandik jasotzen duenaren zati bat. Hori dela eta, Espainian jende askori laguntzen dioten instituzio eta erakunde sozial ugariri laguntzen die eta babesa ematen.

2018an, zenbait ekimenen bidez, konpainiak 8.300 tona produktu (guztira 140.000 erosketa-orga) eman dizkie elikagai-bankuei, jangela sozialei eta ongintzazko erakundeei.

Ikusi zer erakunde soziali laguntzen dien Mercadonak Espainiako autonomia-erkidego edo hiri autonomo bakoitzean.