Mercadonaren eragin ekonomikoa Espainian, guztira, 2022an

Mercadonak Espainian 2022an izandako eragin ekonomikoa

2023ko maiatzaren 15a
  • Mercadonaren jarduera zuzenak eta eragindakoak emaitza hauek izan zituen Espainian: BPGaren % 2,05, 680.000 lanpostu baino gehiago, eta 9.858 milioi euroko ekarpena administrazio publikoei.
  • Konpainiak espainiar jatorriko produktuen 22.323 milioi euroren erosketak egin zituen

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiaren jarduerak eragin zuzena, zeharkakoa eta eragindakoa du Espainiako ekonomian. Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (Ivie) konpainiaren eta muntaia-kate osoaren datu nagusiak bildu ditu "Mercadonak Espainian 2022an izandako eragin ekonomikoa” izenburuko azterlanean.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonaren Espainiako 2022ko datu ekonomiko nagusiak

Mercadonak Espainian duen presentziari esker, enplegua eta aberastasun partekatua, industria eta zerbitzuak sortzen laguntzen du, eta, hala, eragin zuzena du presente dagoen eremuetan.

2022an, 27.246 milioi euroko ekarpen bateratua egin zuten Mercadonak eta haren muntaia-kateak, hau da, herrialdearen BPGaren (Barne Produktu Gordinaren) % 2,05, eta zuzeneko, zeharkako eta eragindako 684.211 lanpostu zituen, hots, Espainiako enplegu osoaren % 3,59.

Gainera, 22.323 milioi euroren erosketak egin zizkien konpainiak Espainiako hornitzaileei. Haiekin duen lankidetzari esker, enpresak nekazaritzako elikagaien kate jasangarria osatzen du, eta hazkunde partekatua du helburu.

Mercadonaren jardueraren ondorioz eta zeharka eta eraginda sortutako jardueraren ondorioz, 9.858 milioi euroko zerga-ekarpena egin zuen iaz. Zehazki, Espainiako administrazio publikoek guztira bildutako kopuru zenbatetsiaren % 2,1 da hori (Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak barne). Era berean, Mercadonak 2.170 milioi euroren zergak jasan eta bildu zizkien administrazio publikoei. Horietatik 994 milioi euro Gizarte Segurantzari egindako ordainketak izan ziren; 240 milioi euro, sozietateen gaineko zerga; eta 792 milioi euro, BEZa eta PFEZa. Bestalde, zeharkako eraginak ekarri zuen kontribuzioa 5.916 milioi euro izan zen, eta eragindako inpaktuak ekarritakoa, berriz, 1.772 milioi euro.

Infografia gaztelaniaz

Aportación económica de Mercadona a España en 2022Mercadonak Espainiari 2022an egindako ekarpen ekonomikoa

Jaso Mercadonaren jarduerari buruzko informazio gehiago 2022ko Urteko Memorian.

Gizarte-garapenerako enpresa-eredu arduratsua

Mercadonak gardentasunean eta konfiantzan oinarritutako konpromisoa eta inplikazioa du Gizartearekin. Horren erakusgarri, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkideetako bat da Mercadona 2011z geroztik. Ekimen horren bidez, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) sustatzen ditu. Konpainiak etengabe egiten du lan bere jardueraren inpaktua handiena den helburuei erantzuteko: ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-ekintza arduratsuak sustatuz eta konpainiak presentzia duen inguruetan eragin positiboa duten ekintzak bultzatuz.