COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonak Espainian dituen garagardo-hornitzaileen mapa

Mercadonak Espainiako garagardo-hornitzaile gehiago ditu bere eskaintzan (28 guztira), artisau-garagardo berriak barne direla

2019ko abuztuaren 14a
  • Produktu-eskaintza handitu eta espezializatzeko, 90 milioi litro Espainiako garagardo gehiago erosi dira aurten, eta, urtebete eskasean, 6 hornitzaile izatetik 28 izatera pasatu gara
  • Aipagarria da azken hilabeteetan bost espezialista gehitu direla: 15&30, Andaluziakoa; Barcelona Beer Company eta Cervezas Tibidabo, Kataluniakoak, eta Mica eta Kadabra, Gaztela eta Leongoak.
  • Aldaketa honi esker, betiko zaporeei artisau-garagardoak eta tokian tokikoak gehituta, 70 garagardo-mota eskaintzen ditu gaur egun Mercadonak.
  • Hornitzaile espezialista onenak izan nahi ditugu, gure produktu-aukera tokian tokiko gustuetara egokitzeko eta gero eta behar gehiago asetzeko.

Mercadonak –supermerkatuak eta onlineko salmenta dituen enpresa–  bere dendetako garagardoen kategoriak indartu ditu, eta guztira estatuko eta nazioarteko 7 hornitzaile izatetik 40 izatera pasatu da, besteak beste, artisau-garagardoaren tokiko hornitzaileen produktuak eskainita. 2017an erabaki zuen konpainiak garagardo-aukera zabaltzea eta kategoriak espezializatzea, ikusita konpainiaren atal batzuek ez zituztela asebetetzen bezero batzuen eskakizunak. Horretarako, koberrikuntzako lan bat hasi zuen 1.000 bezero baino gehiagorekin, eta, urtebete pasatxoko lanaren ondoren, garagardo-kategoriak eguneratu egin dira. Batetik, oinarrizko garagardoak (suabea, klasikoa, berezia eta hegoaldeko zaporekoa), konbinatuak eta alkoholik gabeak hobetu dira, eta, bestetik, behar jakin batzuetarako berariazko irtenbideak eskaini dira, espezializazioaren bidez (espezialitateak). Hobekuntza-lan horri esker, gainera, garagardo-ataleko eskaintza optimizatzea eta tokiko beharretara hobeto egokitzea lortu da, Mercadonako “nagusiek” (halaxe deitzen zaie bezeroei Mercadonan) aintzakotzat hartzen baitute produktuaren jatorria, eta bertakoa izatea estimatzen baitute. 

Tokian tokikoaren aldeko apustu horrek eta barietate tradizionalak indartzeak eta hobetzeak bultzada eman diote kategoriari, eta erosketa-bolumenean eragina izan du horrek. Esate baterako, azken hamabi hilabeteetan, Espainiako 90 milioi litro garagardo gehiago erosi ditu; 240 milioi litro guztira. Erosketa-bolumen horren ondorioz, Mercadonaren hornitzaileek Espainiako landa-eremuetako lehengai gehiago erosi dute; garagarraren kasuan, esate baterako, 2017an baino 14 milioi kilo gehiago erosi dituzte.

Gaur egun 40 garagardo-fabrikatzailerekin egiten du lan Mercadonak. Sei fabrikatzaile espainiar eta frantziar bat izatetik, 28 fabrikatzaile espainiar eta nazioarteko 12 hornitzaile izatera pasatu da. Espainiarrak dira Mahou, Heineken, Damm, Estrella Galicia, La Zaragozana, Compañía Cervecera de Canarias, Font Salem, Tyris, La Sagra, Arriaca, La Virgen, Birra & Blues, Alegría, Premium Beers, Gara, Mulhacén, Nazarí, Rosas, Alma Turdetana, Gaitanejo, Domus, La Salve, 15&30, Tibidabo, Barcelona Beer Company, Mica, Kadabra eta Toro, eta nazioartekoak Saint Omer, Martens, Birra Castello, Krombacher, Bavaria, Asahi, Société des Boissons du Maroc, Brasserie Licorne, Haacht, Marston's, Frutapac eta Gmodelo. 

Nabarmentzekoa da azken hilabeteotan Andaluziako beste hornitzaile bat hartu duela —15 & 30—, eta, horrez gainera, Kataluniako beste bi —Barcelona Beer Company eta Tibidabo—, eta Gaztela eta Leongo beste bi —Mica eta Kadabra— ere baditu.

Landkarte inländischer Bierlieferanten von Mercadona Mercadonak Espainian dituen garagardo-hornitzaileak.

“Nagusi”a harritzea

Mercadonaren Koberrikuntza Ereduaren bidez eta Totaler hornitzaileekiko lankidetzaren bidez, soluzio eta zapore berriak eskaintzen dira gaur egun, bai eta garagardo-barietate desberdinak ere: glutenik gabeak, radler 0'0, gariarekin eginak, malta bikoitzekoak, erreserbakoak, txigortuak, Pale Ale, IPA eta artisau-garagardoak. Gainera, garagardoen kalitatea hobetu da: lehengai hobeak erabiltzen dira, eta prozesu naturalagoak egiten, gehigarririk gabe.

Garagardoen kategoria aldatuta, 70 garagardo-mota eskaintzen ditu orain Mercadonak. Aukera osoagoa, espezializatua eta orijinala da, eta bezeroek begi onez hartu dute.

Bierregal in Mercadona-LädenMercadonako garagardo-apalategia.