Espainiako tipularen kanpainaren hasiera Mercadonan

Mercadonak Espainiako 85.000 tona tipula erostea aurreikusten du 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 6 gehiago

2020ko ekainaren 18a
  • Hurbileko produktuen alde egiten du konpainiak, eta Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Balear Uharteetan, Valentziako Erkidegoan, Nafarroan, Galizian eta Kanarietan ekoitzitako tipulak hautatu ditu gutxi gorabehera maiatzetik martxora irauten duen kanpainarako.
  • Konpainiak, gutxi gorabehera, 80.000 tona tipula erosi zituen 2019an.

Mercadonak supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du, eta, ahalegin horretan, gutxi gorabehera 85.000 tona Espainiako tipula erostea aurreikusi du 2020ko kanpainarako (maiatzetik martxora, gutxi gorabehera). 2019an baino % 6 gehiago da hori, orduan 80.000 tona inguru erosi baitzituen. 

Konpainia soroak Andaluzian, Murtziako Eskualdean, Gaztela-Mantxan, Gaztela eta Leonen, Balear Uharteetan, Valentziako Erkidegoan, Nafarroan, Galizian eta Kanarietan dituzten tokiko 20 hornitzailerekin elkarlanean aritzen da urte osoan: Tara, Duart Blay, Marchite, Agorreta, Constantino, Corell, Navarro Darder, Cladera, Cebolllas Consuay eta Allium Zona.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Tipulak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanTipulak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonako tipulak soroanMercadonako tipulak soroan.

Logo EAktibatu