Piku freskoak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean

Mercadonak Espainiako 850 tona piku erostea aurreikusten du 2020ko kanpainarako; 2019an baino % 30 gehiago

2020ko abuztuaren 03a
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak "Nagusiei" (bezeroei) eskaintzeko duen konpromisoan, Valentziako Erkidegoan, Katalunian, Gaztela eta Leonen eta Kanarietan hazitako pikuaren alde egin du.
  • Konpainiak gutxi gorabehera 650 tona piku fresko erosi zituen 2019an.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko ahalegina egiten du, eta, aurreikusi du, ahalegin horretan, Espainiako 850 piku fresko inguru erostea 2020ko kanpainan; 2019an baino % 30 gehiago (650 tona inguru erosi baitzituen).

Konpainia tokiko 10 piku-hornitzailerekin ari da lankidetzan Espainiako pikua (produktu zuntz eta mineral esentzialetan aberatsa) 1.600 denda baino gehiagotako Fruta eta Barazkien atalera heltzeko uztailean eta abuztuan, kanpaina den unean. Hornitzaile horien lur-sailak Valentziako Erkidegoan, Katalunian, Gaztela eta Leonen eta Kanarietan daude.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa elikadura-katearen funtzionamendua hobetzeko neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Piku freskoak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanPiku freskoak salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

PikuakPikuak lur-sailean.

Logo EAktibatu