Meloia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean

Mercadonak Espainiako 72.000 tona meloi erostea aurreikusten du 2020an, 2019an baino % 5 gehiago

2020ko ekainaren 06a
  • Mercadonak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, Andaluzian, Murtzian, Gaztela-Mantxan, Balear Uharteetan eta Kanarietan hazitako meloiaren alde egin du.
  • Konpainiak, gutxi gorabehera, 68.500 tona meloi erosi zituen 2019an.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, produktu freskoen eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde egiten duenez, 2020an Espainiako 72.000 tona meloi baino gehiago erosteko aurreikuspena egin du, iaz baino % 5 inguru gehiago, 68.500 tona inguru izan baitziren 2019an.

Konpainiak tokiko 20 hornitzaile baino gehiagorekin egiten du lan urte osoan; Andaluzian, Murtzian, Gaztela-Mantxan, Balear Uharteetan eta Kanarietan daude hornitzaile horien lurrak. 

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Meloia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanMeloia salgai Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Mercadonako meloia soroanMercadonako meloia soroan.

Logo EAktibatu