Espainiako meloiaren kanpaina Mercadonan

Mercadonak espainiako 60.000 tona meloi baino gehiago erostea aurreikusten du

2021ko abuztuaren 18a
  • Hurbileko apo-azal meloiaren kanpaina maiatzean hasi eta urriaren hasieran amaituko da.
  • Mercadonak hurbileko fruta eta barazkiak eskaintzeko ahalegina egiten du, tokiko 15 hornitzaile baino gehiagorekin elkarlanean arituta. Haien soroak toki hauetan daude: Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Madrilgo Erkidegoa.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak ahalegina egiten du produktu freskoak eta, zehazki, gertuko fruta eta barazkiak saltzeko, eta, ahalegin horretan, Espainiako 60.000 tona apo-azal meloi erostea aurreikusi du aurtengo denboraldian, hau da, maiatzetik urriaren hasierara bitartean.

Mercadonak fruta hori eskaintzen du bere dendetan (1.600 baino gehiago), tokiko 15 hornitzaile baino gehiagorekin elkarlanean arituta. Haien soroak toki hauetan daude: Andaluzia, Murtziako Eskualdea, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa eta Madrilgo Erkidegoa.

Meloia Mercadonaren linealeanEstatuko apo-azal meloia Mercadonaren linealean.

Meloi-soroak, MercadonaApo-azal meloia soroan.

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan sartzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.