Espainiako txirimoia Mercadonan

Mercadonak Espainiako 1.500 tona txirimoia baino gehiago erosi du; 2019an baino % 25 gehiago

2020ko azaroaren 19a
  • Konpainiak gertuko fruta eta barazkiak eskaintzeko egiten duen ahaleginean, txirimoia jateko ohitura dagoen eremuetako dendetan, Andaluzian hazitako txirimoia jarri du salgai.
  • Txirimoia aberatsa da uretan, C bitaminatan eta potasiotan, eta koipe eta proteina gutxi ditu; postre gisa har daiteke mousse, izozki edo irabiatu moduan edo zuzenean koilararekin.
  • Andaluziako hornitzaile hauek hornitzen dituzte dendok: Frutas Rafael Manzano (Granada), Frutas H. Fajardo, (Molvízar, Granada), Alhóndiga la Unión (El Ejido, Almería) eta Frutas Los Cursos (Almuñécar, Granada). Txirimoiaren sasoia irailetik abendura izaten da.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 1.500 tona Espainiako txirimoia baino gehiago erosiko ditu —Fino de Jete barietatea—, 2020ko denboraldian (irailetik abendura). Hau da, 2019arekin alderatuta % 25 gehiago erosi du, eta ekimen hori bat dator konpainiak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten duen apustuarekin.

Mercadonaren Espainiako txirimoia aberatsa da uretan, C bitaminatan eta potasiotan. Koipe eta proteina gutxi du, eta glukosa eta fruktosa asko. Postreak egiteko erabiltzen den arren —moussea, izozkia edo irabiakiak egiteko—, zuzenean ere jan daiteke, koilaraz.

Txirimoia jateko ohitura dagoen eremuetako dendetan dago eskuragarri Granadako lursailetan hazitako barietate hau; batez ere, Gaztela eta Leonen, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Valentziako Erkidegoan, Extremaduran, Murtzian, Andaluzian, Balearretan eta Portugalen. Andaluziako hornitzaile hauek hornitzen dituzte: Frutas Rafael Manzano (Granada), Frutas H. Fajardo, (Molvízar, Granada), Alhóndiga la Unión (El Ejido, Almería) eta Frutas Los Cursos (Almuñécar, Granada).

Garaiko fruta eta barazkiak

Konpainiak bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren “Garaiko fruta eta barazkiak” ekimenarekin. Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-jardunbideak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Espainiako txirimoia Mercadonako Fruta eta Barazkien ataleanEspainiako txirimoia Mercadonako Fruta eta Barazkien atalean.

Logo EAktibatu