Mercadonaren eragin ekonomikoa 2021ean

Mercadonak eragin ekonomiko hau izan zuen 2021ean

2022ko maiatzaren 13a
  • Konpainiak, 2021ean, espainiar jatorriko produktuen 21.000 milioi euroren erosketak egin zituen.
  • Mercadonak zuzenean, zeharka eta eraginez izan duen inpaktua Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2,09 izan zen, eta 660.000 lanpostu baino gehiago izan zituen, herrialde osoan.
  • Mercadonaren zerga-ekarpena 1.955 milioi euro izan zen 2021ean.

Mercadonak eta haren muntaketa-kateak 3.000 hornitzaile baino gehiago dituzte guztira, eta eragin handia dute Espainiako ekonomian. Haren jardueraren ondorioz, lanpostuak sortzen dira, bai eta aberastasuna, industria eta zerbitzuak ere, eta horrek guztiak eragina du tokian-tokian.

Bideoa gaztelaniaz

Mercadonak 2021ean izandako eragin ekonomikoaren zifra nagusiak

Valentziako Ikerketa Ekonomikoen Institutuak (Ivie) egindako azterlanari jarraituz (Mercadonaren eragin ekonomikoa 2021ean), Espainiako enplegu osoaren % 3,7 eragin zuen Mercadonak eta zuzeneko, zeharkako eta eragindako 660.000 lanpostu baino gehiago ditu. Bestalde, haren jarduera BPGaren % 2,09 izan zen; hots, 25.000 milioi eurotik gorako ekarpena egin zuen guztira.

Konpainiak, 2021ean, 21.000 milioi euroren erosketak egin zituen Espainian. Hala, Mercadonaren jardueraren ondorioz eta zeharka eta eraginda sortutako jardueraren ondorioz, 9.007 milioi euroko zerga-ekarpena egin zuen iaz. Zehazki, Espainiako administrazio publikoek guztira bildutako zenbateko zenbatetsiaren % 2 da hori (Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak barne).

Era berean, Mercadonak 1.955 milioi euroren zergak jasan eta bildu zizkien administrazio publikoei. Horietatik 931 milioi euro Gizarte Segurantzari egindako ordainketak izan ziren; 197 milioi euro, Sozietateen gaineko Zerga; 685 milioi euro, BEZa eta PFEZ; eta 142 miloi euro, hainbat zerga eta tasa. Bestalde, zeharkako eraginak ekarri zuen kontribuzioa 5.353 milioi euro izan zen, eta eragindako inpaktuak ekarritakoa, aldiz, 1.699 milioi euro.

Zifra horien guztien jatorria Mercadonak gizartearekin duen konpromisoa eta inplikazioa da. Eta horri leial zaionez, Mercadonak jokabide etikoa eta arduratsua sustatzen du, gardentasuna eta konfiantza oinarritzat hartuta.

Mercadona, gizarte-garapenerako enpresa-eredu

Mercadonarentzat, presentzia duen inguruneen gizarte-garapenean laguntzea betebeharra eta erantzukizuna da, balio partekatua sortzeko eta prozesu guztietan jarduera jasangarria eta egituratzailea bultzatzeko konpromisoarekin.

Hori dela eta, konpainia Mundu Hitzarmenaren sinatzailea da 2011z geroztik. Ekimen horren bidez, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) sustatzen ditu.

Negozio-eredu horren esparruan egiten du lan egunero, bere jarduerak gehien eragiten dien Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) sortutako beharrei erantzuteko. Lidergoaren bidez egiten du, sozialki arduratsuak diren ekintzak eta ekimenak sustatuz.