Mercadonaren saski berriak, denda batean.

Mercadonak elkarlana abiatu du Zaragozako Casa Familiar Nuestra Señora de los Ángeles jantokiarekin

2017ko uztailaren 18a
  • Zaragozako beste zenbait jantoki sozial eta ongintzako entitaterekin ere lan egiten du Mercadonak. Esate baterako, El Refugio, San Antonio, El Carmen eta Elikagai Bankuarekin.
  • 2016an, behar-beharrezko 206,9 tona produktu eman zituen Mercadonak dohaintzan Aragoin.

Mercadonak elkarlana abiatu du Zaragozako Casa Familiar Nuestra Señora de los Ángeles jantokiarekin, eta elikagaiak egunero emango dizkio Monasterio de Nuestra Sra. de los Ángeles kaleko 5. zenbakian egoitza duen entitate honi, bere erabiltzaileek jaso ditzaten. Ekintza honen bidez, urrats bat aurrera egin nahi izan du konpainiak Aragoiko ongintzako elkarte eta entitateekin duen elkarlanean.

Egunez egun 86 bat pertsona artatzen ditu Casa Familiar delakoak, pertsona nagusiak eta desgaitasunen bat dutenak barne, 345 janari errazio banatu eta sasoian sasoiko produktuez osatutako menua prestatu eta zerbitzatzen dielarik egunero.

Prozesua goizero-goizero hasten da Zaragozako Mercadonako langileek elikagaiak (salmentarako egokiak ez izanda ere kontsumitzeko egoera onean daudenak) poltsa eta kutxatan sartzen dituztenean, kalitate eta elikadurazko segurtasun baldintza hoberenetan entregatzeko xedearekin. Prozesua bermatze aldera, Mercadonako bi banatzaile arduratzen dira produktuak dendatik jantoki sozialera eramateaz. Hango bolondresen lana errazten dute honela, ez dutelako lekualdatu beharrik izango elikagaiak prestatu aurretik hauek beste nonbait jasotzeko. 

Ekimenak ematen dion poza azaldu du Anai José Luis jantokiko arduradunak, honako hau adieraziz: “Mercadonarekiko esker onez beterik gaude hasi berri den garai honengatik, eta bereziki, egitasmo honi harrera egitean erakutsi dituen gertutasun, ulermen eta txeragatik”.

Elkarlan honen bitartez, jantoki sozialekin kolaboratzeko duen programa sendotu du Mercadonak. Izan ere, Espainia osoko udalerri ezberdinetako 120 entitate baino gehiagoren lana sustatu du konpainiak 2016an, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuak eman dielarik egunero. 

Bere gizarte-ekintzarako plangintza garatzen jarraitu zuen Mercadonak iazko urtean zehar, pertsona ugariri laguntza ematen dieten askotariko instituzio eta entitate sozialen jarduera sustatuz. 6.500 tona elikagai banatu ditu orotara bere partaidetza izan duten erkidego autonomo guztietako ekimenen bitartez, 108.000 erosketa-orga betetzeko adina. Aragoiko kasuan, 545 tona elikagai eman zizkien dohaintzan erkidego honetako ongintzazko zenbait entitate eta jantoki soziali.