Mercadonaren saski berriak, denda batean.

Mercadonak elkarlana abiatu du Ayamonteko (Huelva) Virgen de las Angustias jantoki sozialarekin

2017ko ekainaren 23a
  • Probintziako beste hiru jantoki sozialekin lan egiten du konpainiak dagoeneko; Huelva hiriburuan, Lepe eta Cartayan, hain zuzen.

Mercadonak elkarlana abiatu du Ayamonte udalerriko Virgen de las Angustias jantoki sozialarekin, eta egunero emango dizkio premia-premiazko produktuak, salmentarako egokiak ez baina kontsumitzeko onak. Mercadonak berak egiten ditu entregak zuzenean, astelehenetik larunbatera, goizeko lehen orduan.

Mercadonak bere gizarte ekintza plana garatzen jarraitzen du Huelvako zenbait instituzio eta entitate soziali ematen dien babesaren bitartez. Probintzia honetan, izan ere, Huelva hiriburuko Virgen de la Cinta Jantoki Sozialarekin lankidetza du, bai eta Lepe eta Cartayako beste birekin ere. Horiei guztiei gehitzen zaie aipatutako Ayamonteko Virgen de las Angustias delakoa. Supermerkatu konpainiak, bestetik, Huelvako Elikagaien Bankuarekin ere egiten du lan, bai premiazko produktuak dohaintzan emanez bai entitate honek antolatzen dituen kilo operazioetan eta Bilketa Handian parte hartuz. Guztira, 147 tona elikagai eman zizkien Mercadonak 2016an zehar Huelvako probintziako entitate sozialei. 

2013an hasi zuen bere ibilbidea Ayamonteko Virgen de las Angustias Jantoki Sozialak, eta 50 mahaikide baino gehiago artatzeari ekin zion lehen hilabetetik. San Vicente de Paul Ekonomatu Sozialaren zerbitzu bat da, eta bere helburua Ayamonteko familia behartsuenei prestatutako oturuntzak (lehen platera, bigarrena, azkenburukoa eta ogia) banatzea da.