Mercadonaren elikagaiak jasotzeko txartelen entrega Murtziako eskualdeko Gurutze Gorriari.

Mercadonak elikagaiak jasotzeko txartelen entrega berri bat egin dio Gurutze Gorriari Murtziako eskualdean

2017ko maiatzaren 29a
  • Entrega berri hau kontuan hartuz, 93.000 kilo elikagai baino gehiago eman dizkio Mercadonak Gurutze Gorriari elkarren arteko hitzarmena hasi zenetik, Murtziako eskualdeko familia zaurgarrienen artean bana ditzan.
  • Txartela hauen bitartez, elikagai freskoak eskura ditzakete familiek Mercadonaren establezimenduetan, Gurutze Gorriak banatzen dizkien elikagai-sortak osotuz.

Faustino Herrerok, Murtziako Eskualdeko Gurutze Gorriko presidenteak, txartelen entrega berri bat jaso du MERCADONAren eskutik, 240 erosketa-orga betetzeko adinakoa. Gurutze Gorriak Murtziako Eskualdean artatzen dituen pertsonek elikagai freskoak eskura ditzakete txartel hauek erabiliz, instituzio honek Eskualde osoan barrena sakabanaturik dituen egoitzetan jasotzen dituzten elikagai ontziratuen sortak osatze aldera.

Faustino Herrerok nabarmendu nahi izan du “Mercadonaren aldetik Murtziako Eskualdean Gurutze Gorriarekin aurrera eramaten ari den elkarlana, artatzen ditugun eta hain behar handia duten familientzako sekulako arindua izaten ari diren jarduera eta ekintza konkretuen bitartez burutua”. Gurutze Gorriko presidenteak adierazi zuenez, “badira urte batzuk Mercadonak estuki kolaboratzen duela gurekin behartuen problematika leundu nahian, epe motzean konpontzeko trazarik ez duen egoera bat, zoritzarrez”. Gainera, erantsi duenez, “Mercadonak ematen dizkigun kontsumo-txartel hauek oso funtzio konkretua dute; hots, familiek haragia, arraina, fruta, barazkiak eta ogiaren moduko produktu freskoak eskuratu ahal izatea, beren dieta osatu eta oreka dezaten, NBEFetik datozen produktu ez-galkorrak eta norbanakoak edo enpresek eginiko dohaintzak izaten baitira gure tokian tokiko batzarren bitartez beharra duten ia 60.000 lagunei banatzen dizkiegun elikagaiak”.

Murtziako Eskualdeko Mercadonaren Kanpo-Harremanetarako Zuzendaria den Ana Belén Martínezek azpimarratu zuenez, “ekimen hau bi entitateen arteko elkarlanerako akordio baten baitan txertatzen da, 2012 urtetik garatzen joan dena, zeinaren bitartez Mercadonak Gurutze Gorriarekin kolaboratzen duen, laguntza behar duten Murtziako familien alde bere harri koxkorra ekartze aldera”. 93.000 kilo elikagai eman dizkio dohaintzan Mercadonak, hain zuzen ere, Gurutze Gorriari, Eskualdeko familia baztertuekin duen konpromisoa berretsiz.

Murtziako Eskualdeko Mercadonak, bestetik, hango hiru jantoki sozialekin kolaboratzen du egunero; lau urtetan berarekin elkarlanean aritu den Murtzia hiriko Jesús Abandonado Jantoki Sozialarekin, bi urtetan kolaboratu duen Cartagenako Caritasen Jantoki Sozialarekin, eta iaztik berarengandik elikagaiak jasotzen dituen Alcantarillako Piedad de la Cruz Jantoki Sozialarekin, alegia. Gainera, hainbat “Kilo Operaziotan” ere hartu du parte, eta Eskualdeko udalerri gehientsuenetan dituen supermerkatuak eskaini ditu Elikagai Bankuak, beste erakunde batzuen artean, kontzientziazio soziala sustatzeko “Bilketa Handia” kanpainaren bitartez abiatutako ekimenean, besteak beste.

160.000 kilotik gora premia-premiazko produktu eman zizkien enpresak Murtziako Eskualdeko zenbait erakunde sozialei 2016an.