Mercadonaren logotipoa supermerkatu baten fatxadan

Madrid - Mercadonak beste denda eraginkor bat inauguratu du Madril hirian

2018ko urriaren 23a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 32 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Lau milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 31 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 110 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak beste supermerkatu eraginkor bat inauguratu du Madrilen, Ayala kaleko 89an. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Besteak beste, baditu berariazko apalak esne freskoarentzat eta zuku hoztuentzat; akabera-gune berri bat haragiarentzat; kosmetika espezializaturako erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; erakusketa-gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina batekin, eta gozogintza hoztuarekin; eta txarkuteria-atal berri bat, urdaiazpiko eskuz ebakia eta aurrez bildua eskaintzen duena. 

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Ayala kaleko 89ko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, eta erosketako orga modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinago eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.513 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hori eraikitzeko obra-fasean 31 hornitzaile eta 110 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:30era. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 480 milioi euro inbertitu zituen denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Madrilgo Erkidegoan

Supermerkatu berri hau irekita, Mercadonak apustu irmoa egin du Madrilgo Erkidegoaren alde. 182 denda ditu dagoeneko, eta 10.533 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Halaber, konpainiak 9 bitarteko hornitzailerekin eta 50 hornitzaile espezialistarekin lan egiten du komunitate honetan; eta 2.085 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten dizkie urtean.