Bizkotxo Hur Kremaz Betea eta Askotariko Kañak, Mercadonaren Labeko atalean

Mercadonak beste bi gozoki jarri ditu salgai labeko atalean, eta 8.000 ale saltzen ditu egunean

2020ko maiatzaren 22a
  • Konpainiak bi produktu berri gehitu ditu Labeko atalean: Bizkotxo Hur Kremaz Betea eta Askotariko Kañak; kontsumitzaileen ohitura-aldaketaren ondorio da erabakia, orain gozoki gutxiago egiten baitituzte etxean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bi produktu berri gehitu ditu labeko atalean: Bizkotxo Hur Kremaz Betea eta Askotariko Kañak; bi gozokion 8.000 ale saltzen ditu egunero. Berrikuntza hau, eta jendeak egin dion harrera ona, produktuon kalitate onaren eta kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorio da, “Nagusiari” (bezeroari) gutxiago kostatzen baitzaio erostea etxean egitea baino.

Mercadonaren Bizkotxo Hur Kremaz Betea Pastisfred hornitzaileak egiten du Montblancen (Tarragona), eta kateko denda guztietan dago salgai. Bizkotxo guri-guria da, erditik ebakia; kakao- eta hur-kremaz betea dago, eta txokolate beltzez, hur-zatitxoz eta galleta-hautsez estalia. 

Bestalde, Mercadonaren Askotariko Kañak hostore kurruskarizko kaña beteak dira, eta lauko paketetan daude salgai: kakaozko bi kaña eta pastel-kremazko beste bi. Produktu hori ere denda guztietan saltzen da, eta Dulces Olmedo hornitzaileak egiten du Estepan (Sevilla).

Bizkotxo Hur Kremaz Betea, Mercadonaren linealeanBizkotxo Hur Kremaz Betea, Mercadonaren linealean.

Askotariko Kañak, Mercadonaren linealean.Askotariko Kañak, Mercadonaren linealean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta