Mercadonaren elikagai-entrega Las Palmasko Elikagai Bankuari

Mercadonak berritu egin du Kanarietako elikagai-bankuekin duen konpromisoa, eta 30 tona premiazko produktu emango dizkie

2020ko ekainaren 12a
  • Konpainiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du, eta konpromisoa hartu du 30 tona premiazko produktu emateko, Las Palmasko Elikagai Bankuak eta Tenerifeko Elikagai Bankuak ongintza-erakundeen bitartez bana ditzaten.
  • Era berean, dohaintzak indartu ditu COVID-19ak eragindako egoera berezian, eta, ildo horretan, gaur beste 13 tona oinarrizko produktu emango ditu, hala nola kafea, marmelada, garbigarria edo xaboia, pertsona behartsuenen eskaerari erantzuteko.
  • Martxotik hona, Mercadonak 326 tona produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait erakunde soziali, eta haietatik 151,5 elikagai-bankuentzat izan ziren.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak eta Las Palmasko eta Tenerifeko (Bancoteide) elikagai-bankuek lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur. Hitzarmenaren arabera, enpresak 30 tona premiazko produktu emango ditu urtean zehar, behartsuenei banatzeko, Kanarietako elikagai-bankuekin lankidetzan aritzen diren ongintzako erakundeen bidez.

Akordioa bi probintzietan sinatu da aldi berean, eta beste aurrerapauso bat dakar Mercadonak talde behartsuenen ondoan egoteko duen konpromisoaren barruan. Alde horretatik, konpainiak indartu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19ak eragindako egoera berezian, eta martxotik aurrera 326 tona produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako hainbat erakunde soziali; haietatik 151,5 elikagai-bankuetara bideratu ziren.

Horretaz gainera, dohaintzak areagotzearen ondorioz, hitzarmena sinatzean oinarrizko 13 tona produktu eman dira, hala nola kafea, marmelada, garbigarria edo gela: 8 tona Las Palmasko Elikagai Bankuari eta 5 tona Tenerifekoari.

Las Palmasko Elikagai Bankuko presidente Pedro Llorcak “Mercadonaren elkartasun-ekimen etengabea eta urteko hitzarmena berritzea” nabarmendu ditu, eta hau gehitu: “Horri esker, 15 tona premiazko elikagai eskain ditzakegu, birusaren ondoriozko egoera dramatiko honetan, eta, horrela, ekintzatan islatu Kanarietako gizartearekin dugun konpromisoa”. Bestalde, Juan Gerardo Krawietz Tenerifeko Elikagaien Bankuko presidenteordeak “urtero ematen duen laguntza eskuzabala” eskertu dio Mercadonari.

Arcadio Peñatek, Mercadonaren Las Palmasko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, nabarmendu du “Elikagai-bankuak pertsona behartsuenei laguntzeko egiten ari diren lan goraipagarria”, eta esan du espero duela konpainiaren ekarpenak “laguntzea, ahal den neurrian, kolektibo behartsuenen eskaera arintzen, bizi dugun konplexutasun handiko egoera honetan”. 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri.

Politika horren parte gisa, bi elikagai-bankuekin eta beste erakunde sozial batzuekin lankidetzan aritzeaz gain (Kanarietako Elizbarrutiko Cáritasekin, esaterako), supermerkatu-konpainiak produktuak ematen dizkie Kanarietako zazpi jantoki soziali; haietako bost Las Palmas probintzian daude (Misión Cristiana Moderna, El Refugio Majorero, Fundación Canaria Flora Acoge, La Milagrosa eta Nuestra Señora del Carmen) eta bi Santa Cruz Tenerifekoan (Asociación Benéfica Centro Padre Laraña eta La Noria). 2020an, Mercadonak 371 tona elikagai eman dizkie guztira Kanarietako erakunde sozial horiei.

Mercadonaren elikagai-entrega Tenerifeko Elikagai BankuariMercadonaren elikagai-entrega Tenerifeko Elikagai Bankuari.

Mercadonaren elikagai-entrega Las Palmasko Elikagai BankuariMercadonaren elikagai-entrega Las Palmasko Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu