Fundación Ayuda Una Familiako eta Mercadonako ordezkariak, elikagai-entregan

Mercadonak bere sare soziala handitu du Valentzian, eta La Cañadako (Paterna) “Fundación Ayuda una Familia”ri laguntzen hasi da

2021ko urtarrilaren 21a
  • Valentziako probintziako beste zenbait zentrori ere laguntzen die; hauei, adibidez: Casa Caridad, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras, Elikagai Bankua, Sant Joan de Déu aterpetxea, Casal de la Pau eta elizbarrutiko Santiago Apóstol parrokia-ikastetxea.
  • Fundazioak 1.000 otordu baino gehiago banatzen dizkie astean Valentzia hiriko eta inguruetako etxerik gabeko pertsonei.
  • 2020an, konpainiak 355 tona baino gehiago eman zizkien premiazko produktutan elkarlanean aritzen den Valentziako probintziako ongintza-erakundeei; 2019an baino % 70 gehiago.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia, La Cañadako (Paterna, Valentzia) Fundación Ayuda Una Familia jantoki sozialari laguntzen hasi da. Konpainiak egunero premiazko produktuak emango dizkio zentroari. Zentroak, 1.000 otordu baino gehiago banatzen dizkie astean Valentzia hiriko eta inguruetako etxerik gabeko pertsonei. San Antonio de Benagéber-eko supermerkatuko langileek prestatuko dituzte, goizeko lehen orduan, Fundazioari eman beharreko premiazko produktuak.

Conor Hannah Fundación Ayuda Una Familia-ko presidenteak hau adierazi du: “Fundazioa harro dago Mercadonaren, Espainia osoko banaketa-sektorean liderra den enpresaren, ohiko laguntza jasotzeaz, batez ere bizi ditugun une erabakigarri hauetan: osasun-pandemia, krisi ekonomiko larria eta jende zaurgarri asko eguraldi txarraren eraginpean".

Miguel Sapiña Mercadonaren San Antonio de Benagéber-eko dendako langileak eta dohaintzako produktuak goizero prestatzeaz arduratzen denak hitz hauekin eskertu du ekimen sozial honetan parte hartzea: “Nire lanaren bidez zailtasunak dituzten pertsonei lagundu diezaieket”. Bestalde, M. José Sisamón Castellóko probintziako eta Valentzia Iparraldeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau adierazi du akordioaz: “Konpainiak Valentziako probintziarekin duen konpromiso soziala indartzeko beste modu bat da, elkarlanean aritzen den ongintzako erakundeen sarea handitu baitu. Lehendik, hauekin ziharduen elkarlanean: Casa Caridad, Gandíako Buñuelos Sin Fronteras, Elikagai Bankua, Sant Joan de Déu aterpetxea, Casal de la Pau eta elizbarrutiko Santiago Apóstol parrokia-ikastetxea. Lankidetza horien ondorioz, 2020an, konpainiak eremu hartako dohaintzak indartu zituen, eta 355 tona elikagai baino gehiago eman zituen; hau da, 2019an baino % 70 gehiago.

Fundación Ayuda Una Familia

Fundazioa 2017an sortu zen, eta 2020aren amaieran ireki zuen sukaldea, premiarik handiena dutenei otorduak banatzeko. Harrezkero, 1.000 otordu baino gehiago banatzen dizkie astean Valentzia hiriko eta inguruetako etxerik gabeko pertsonei.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

Urtea hasi denetik, 17.000 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 15.800 Espainian, eta 1.200 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira konpainiak erabaki zuenetik indartzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastiko-hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

“Nagusia”ren (bezeroaren) mugikortasuna jasangarria izan dadin, enpresak 1.290 aparkaleku-plaza baino gehiago ditu ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntudunak, 500 denda baino gehiagoren aparkalekuetan. Mercadona 2017an hasi zen ibilgailu elektrikoentzako kargatze-puntuak ezartzen, Denda Eraginkorraren Eredu Berria ezarri zuenean, eta 2021ean kopuru hori handitzen jarraitzea aurreikusten du.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Fundación Ayuda Una Familiako eta Mercadonako ordezkariak, elikagai-entreganFundación Ayuda Una Familiako eta Mercadonako ordezkariak, elikagai-entregan.

Logo EAktibatu