Simulazio honetan ikusten da nola geratuko den Valentziako Tavernes Blanques herriko udal-azoka berritze-lanen ondoren

Mercadonak berdegunetarako zenbait lursail laga dizkio Tavernes Blanquesko udalari

2018ko maiatzaren 04a
  • Plaza berri bat egingo du Mercadonak Valentziako Tavernes Blanques herrian, 1.700 m2-ko oinezkoentzako eremua, sail bakarrekoa, herritarrek aisialdi-jarduerak aire zabalean antola ditzaten.
  • Bi milioi eta erdi euroko inbertsioa egingo du konpainiak lursaila erosten eta hura egokitzen. 

Mercadonak eta Tavernes Blanquesko udalak sinatuko duten hitzarmenaren arabera, herri horretako biztanleek oinezkoentzako eremu bat eta berdegune gehiago izango dituzte, eta berritu egingo da udal-azoka. Udalbatzak maiatzaren 10eko bileran lankidetza-hitzarmena onetsi ondoren egingo da sinadura-ekitaldia. 1,5 milioi euro inbertitu ditu konpainiak udalerriaren erdialdean 1.700 m2-ko bi lursail erosten. Egin beharreko obrak egin ondoren (beste milioi bat euroko inbertsioa), Tavernes Blanquesesko udalari lagako dizkio Mercadonak lur horiek.

Corts Valencianes hiribidearen eta Cervantes kaleko 3. eta 5. zenbakien artean daude hitzarmeneko lursailak, azokako plazaren kantoitik gertu. Sail horiek berdegune bihurtzeko, Tavernes Blanquesko udalak hitzeman du hirigintza egikaritzeko baimena emango duela; horren kostua, berriz, Mercadonak hartuko du bere gain, osorik, udalaren premiak aintzat harturik.

2018ko maiatzaren amaieran da hastekoa Mercadona proiektu horretako egokitze-obrak. Proiektuaren ezaugarri nagusiei dagokienez, aipatzekoak dira lorategi bertikalak, instalazio elektrikoen eta argiteriaren hobekuntza, pasealekuen eraikuntza eta hiri-altzariak. Urte-erdi iraungo dute lanek, eta 2019ko lehen seihilekoan lagako zaizkio lursailak Tavernes Blanquesko udalari. 

Mercadonako obra-zuzendari José Saurik adierazi duenenez, ohore handia da bere enpresarentzat "Tavernes Blanquesko auzoei erdiguneko eremu horiek berdegunetarako lagatzea. Lau hamarkada luze daramatzagu herri honetan, eta beti saiatu gara haren garapenari laguntzen; beraz, harro asko gureganatzen dugu proiektu hau hasieratik bukaerara arte gauzatzeko erantzukizuna".

Tavernes Blanquesko alkate Mari Carmen Marcok eta hirigintza-zinegotzi Neus Sánchezek, berriz, adierazi dute hitzarmena aukera aparte dela "hain hondatuta dagoen ingurune hori berritzeko eta herritarrek aisialdirako gune bat izateko herriaren erdian". Azpimarratu —eta eskertu— dute, halaber, "Tavernes Blanques aldatzeko aspaldiko urteotan Mercadona egiten ari den lana; gure herriaren izena ezagun egin du funtsezkoa dugun enpresa horrek, eta sortu dituen enpleguei esker, herritar askok herrian bertan antolatu ahal izan dute bizimodua".

Simulazio honetan ikusten da nola geratuko den Valentziako Tavernes Blanques herriko plaza obrak amaitutakoanSimulazio honetan ikusten da nola geratuko den plaza obrak amaitutakoan.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapen eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste "Hiri Jasangarriak" Banaketa Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz eta bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-eraginkortasuna areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek Ekonomia Zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Mercadona Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpoko-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

 

Goiburuko irudia: Simulazio honetan ikusten da nola geratuko den Valentziako Tavernes Blanquesko udal-azoka berritze-lanen ondoren.