Produktu-entrega Alicante Gastronómica Solidariaren ekimenari

Mercadonak bat egin du Alicante Gastronómica Solidariaren ekimenarekin, egunero produktuak emanez

2020ko apirilaren 20a
  • Laguntza ematen hasi da 2.800 flan emanez CdTko sukaldeetan egunero prestatzen den menua osatzeko. Alicante Gastronómica Solidariak kolektiborik behartsuenei banatzen die menu hori, Gurutze Gorriak eta Cáritasek koordinatuta.
  • Konpainiak, orain arte, 31.700 kilo baino gehiago eman dizkie produktutan Alacant probintziako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 135 tona premiazko elikagai eman zituen Alacant probintzian.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda bizi dugun egoera berezian. Ildo horretatik, Alicante Gastronómica Solidariarekin elkarlanean hasi da 2.800 arrautza-flan emanez Alacanteko eta Torreviejako CdTetan (turismo-zentroetan) egunero egiten dituzten menuak osatzeko.XX Proiektu solidario hau elkarte eta erakunde askok sustatu dute; hauek, besteak beste: Alacanteko Merkataritza Ganbera, Alacanteko Diputazioa, GVATurisme, Alacanteko Azoka Antolatzailea eta Alacanteko Valentzia Erkidegoko Enpresen Konfederazioa.  

Lehenengo entrega honen ondoren, egunero jarraituko du produktuak ematen Mercadonak bere supermerkatu batzuetatik, Alicante Gastronómica Solidariak egunero egiten dituen menuetarako. Lankidetza hori konpainia COVID-19ak eragindako egoera berezian egiten ari den lankidetzen gehitzen zaie. Ildo horretatik, hil honetan, 31.700 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko elikagaitan, modu mailakatuan, Alacanteko zenbait erakunde soziali, hala nola La Sal de la Tierra eta Asociación Social La Prosperidad jantoki sozialei, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean. Halaber, elikagaiak eman zitzaizkien Déniako Extiende tu Mano elkarteko eta Torreviejako Alimentos Solidarioseko jantoki sozialei, Alacant probintziako elikagai-bankuari, Cáritasi, Gurutze Gorriari eta Elxeko DYAri. 

Bestalde, Carlos Baño Alicante Gastronómica Solidariako lehendakariak eskerrak eman nahi izan dizkio Mercadonari, eta azpimarratu duenez, “eredugarria da herrialde osoan, eta, jakina, antolakuntzakook gure esker ona adierazi nahi dugu; izan ere, Mercadonarenak bezalako ekarpenei esker, egunean 1.000 errazio egin ditzakegu Alacanteko CdTen, eta Torreviejako CdTko sukaldea martxan jar dezakegu, Alacant probintzia osora iristeko asmoz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Imagen de cabecera: Elikagai-entrega Alicante Gastronómica Solidariari.