Andaluziako elikagai-bankuekiko elkarlanaren inguruko kartela

Mercadonak Andaluziako elikagai-bankuekin elkarlanean dihardu udaberriko janari-bilketa birtualean

2021ko maiatzaren 28a
  • Supermerkatu-kateko Andaluziako denda guztietan egingo da janari-bilketa birtuala, maiatzaren 31tik (astelehena) ekainaren 5era (larunbata).
  • Konpainiako ‘Nagusi’ek (bezeroak) dirua eman ahal izango dute kutxan, eta dohaintza hori txanpon-txartelekin trukatuko dute elikagai-bankuek, beharrean dauden pertsonen artean banatzeko.
  • Mercadonak 1.300 tonatik gora premiazko produktu eman dizkie aurten dohaintzan jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta Andaluziako beste erakunde sozial batzuei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak parte hartuko du Andaluziako elikagai-bankuek antolatuko duten Udaberriko Jaki Bilketa Birtualean; supermerkatu-kateko ‘Nagusi’ek (bezeroek) ere lagundu ahal izango dute kutxan dirua emanda, 2020ko azaroan egin zen Bilketa Handiko metodologiari jarraituz.

Maiatzaren 31tik (astelehena) ekainaren 5era (larunbata) egingo da janari-bilketa birtuala. Diru-dohaintzak bakarrik onartuko dira, erosketarekin kutxatik pasatzean, eta 1 €-ren multiploak beti. Jaki Bilketa Birtuala amaitzen denean, jasotako guztia elikagai-bankuei emango die Mercadonak, txanpon-txarteletan, behar dituzten pertsonei eman eta haiek erosketak egin ahal izan ditzaten.

Pedro Mariscal Andaluziako Elikagai Bankuen Federazioko presidenteak dohaintzak egiteko modu berri horren garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Erabiltzailearen erosketa duin egiten laguntzen duen irtenbide bat da, eta dieta orekatuago bat izateko aukera errazten du, nahieran erosten baita, produktu freskoak barne”. Horrez gain, eskerrak eman dizkio Mercadonari. "Eskerrak ematen dizkiogu Mercadonari elikagai-bilketa birtual honetan parte hartzeagatik. Une oso zailak dira; gure jarduera bikoizten ari gara, premiarik handiena dutenen elikagai-beharrak bermatu ahal izateko".

Bestalde, Laura Cruz Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Andaluziako zuzendariak adierazi duenez, “gizarte-laguntza garai berrietara egokitu behar da. Dauden aukerak aprobetxatu eta eraginkorragoak izan behar dugu”. Konpainiaren gizarte-ekintzak kilo-bilketetan eta premiazko elikagaien dohaintzan parte hartzen duela nabarmendu zuen. Testuinguru horretan, aurreratu zuen Mercadonak 1.300 tona premiazko produktu baino behiago eman dizkiela aurten dagoeneko dohaintzan jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta Andaluziako beste erakunde sozial batzuei; 22.100 erosketa-orgaren baliokidea, gutxi gorabehera.  

Kartela gaztelaniaz:

Bezeroei elikagai-bilketa birtualaren berri emateko supermerkatuetan jarriko den kartel informatiboaBezeroei elikagai-bilketa birtualaren berri emateko supermerkatuetan jarriko den kartel informatiboa.