Alacanteko Elikagaien Bankuari entrega egiteko momentua.

Mercadonak Alacanteko Elikagaien Bankuari produktuak entregatu dizkio berriz ere

2017ko irailaren 26a
  • Mercadonaren beste dohaintza hau, 5.600 litro esne eta 6.300 litro oliokoa, kateak Banku horrekin eta Alacanteko beste zenbait entitate sozialekin aurretik ezarritako elkarlanari gehitzen zaio.

Mercadonak beste entrega bat egin dio Alacanteko Elikagaien Bankuari, 5.600 litro esne eta 6.300 litro oliokoa, hain zuzen. Supermerkatu-kateak probintzia horretako Elikagai Bankuarekin duen elkarlanerako hitzarmenaren markoan egin da entrega. Honekin, premia-premiazko 95.000 kilo baino gehiago eman dizkio dagoeneko Mercadonak Alacanteko Elikagaien Bankuari, entitate horrekiko akordioak orain arte iraun dituen bost urteetan.

Gainera, aurten ere, aurreko urteetan bezala, Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioak (ESEBAF) abenduan antolatuko duen “Bilketa Handia”-n ere lan egingo du Mercadonak, Espainia guztiko Elikagai Bankuak parte hartzen duten ekimen horretan. Alacanteko probintziari dagokionez, Elikagaien Bankuaren zerbitzuan jartzen ditu Mercadonak bere supermerkatuetako asko, “Kilo Operazioa” delakoaren kariaz, hala egin nahi duten bezeroek dohaintzan emandako premia-premiazko elikagaien bilketa-gune modura erabiliak izan daitezen. 2016ko edizioan, bezeroek dohaintzan emandako 135.000 bat kilo premia-premiazko produktu bildu ziren beraren dendetan. Elikagaien Bankuaz gain, bestalde, Parrokiako Caritasekin eta Gurutze Gorriarekin ere lan egin du hainbat “Kilo Operazio”-tan.   

Juan Vicente Peral Alacanteko Elikagaien Bankuko Zuzendariak adierazi duenez: “Mercadonarekiko esker onez beterik gaude, aurten berriz ere gurekin lan egin eta probintzian honetan gehien behar duten familiei laguntzeko konpromisoa berresten duelako”. 

Beste alde batetik, Alacanteko San Gabriel-eko La Prosperidad Auzo-Elkarteko Jantoki Sozialarekin ere lan egiten du Mercadonak, 2016ko ekainetik, eta egunero ematen dizkio salmentatik baztertzen dituen baina kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuak. Horren bitartez, egunero 100 bat pertsonarentzat janaria prestatu eta zerbitzatzen duen San Gabriel auzoko jantoki sozialari lagundu nahi dio.

Espainia guztiko 120 jantoki sozial, 60 elikagaien banku eta ongintzazko hainbat entitaterekin egiten du lan konpainiak. Honela, 6.500 tona elikagai eman zituen 2016an, 108.000 erosketa gurdi betetzeko adina, gutxi gorabehera.

Goiburuko irudia: Juan Vicente Peral, Alacanteko Elikagaien Bankuko Zuzendaria, Alacanteko Mercadonako Kanpo Harremanetako Zuzendari den Luis Consuegra-ren ondoan.