Santi Mont (Gironako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) elikagai-entregan

Mercadonak 99.200 ale lukainka-, txorizo- eta oilasko-snack eman dizkio Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 12a
  • COVID-19 gaitzak eraginda lurraldeak bizi duen egoera berezian, konpainiak guztira 336 tona inguru eman dizkie premiazko produktutan Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi.
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 99.200 ale lukainka-, txorizo- eta oilasko-snack eman dizkio (5.000 kilo) gaur Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari.

Entrega hori gehitzen zaio konpainiak erakunde horri egunero egiten dionari eta Gironako eskualdeetan une honetan irekita dauden jantoki sozialei —zeinekin maiz jarduten baitu elkarlanean— egunero egiten dienari, hala nola Gironako La Sopa jantoki sozialari eta La Bisbal d’Empordàko Convent dels Franciscans jantokiari. Orain arte, 18.600 kilo eman dizkie premiazko produktutan; esate baterako, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnezko postreak, moldeko ogia, zerealak, barazki-kremak, eta zuku eta irabiaki hoztuak.

COVID-19aren ondorioz martxoaren 27az geroztik konpainia Katalunian egiten ari den dohaintzetako bat da gaur egindakoa. Guztira, gaur arte, 336 tona elikagai inguru eman dizkie, bai lehorrak bai freskoak, Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi; hau da, 5.675 erosketa-orga. Hala, Mercadonak bat egiten du elikagai-bankuek egindako deiarekin, eta dohaintzak sendotu ditu, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Horri dagokionez, Frederic Gómez Elikagai Bankuko presidenteak nabarmendu du "produktu horren ekarpen berezia egin dela eta pandemiaren ondorioz % 10 eta % 15 artean igo dela laguntza jaso dutenen kopurua”.

“Ohiko egoeretan baino elikagai gehiago behar ditugu, eta Mercadonak behar horri erantzun dio, baita saltzeko egokiak ez diren baina kontsumorako egokiak diren produktuen eguneroko dohaintzekin ere", nabarmendu du Gómezek. Halaber, Gómezek gogoratu du supermerkatu-kateak urtero 13.500 litro esne ematen dituela Elikagai Bankuaren Bilketa Handiaren bidez.

Bestalde, Mercadonaren Gironako Kanpo Harremanetarako zuzendari Santi Montek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Gironako Elikagai Bankuak”, eta hau adierazi du: "gaur egindako dohaintza honen bidez 336 tona elikagai inguru banatu zaizkie Kataluniako ongintzako erakunde eta elkarte batzuei sei aste pasatxoan, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan kolektibo ahulenen eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei.

Santi Mont (Gironako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) elikagai-entreganSanti Mont (Gironako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) elikagai-entregan.

Mercadonak Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari egindako dohaintzaMercadonak Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari egindako dohaintza.

Mercadonak Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari egindako dohaintzaMercadonak Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari egindako dohaintza.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta