Mercadonaren logotipoa beiratean

Mercadonak 9.600 kilo elikagai eman dizkio Ceutako Elikagai Bankuari

2020ko ekainaren 15a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio; adibidez, esnea, pasta, olioa eta lekaleak.
  • Konpainiak, urte-hasieraz geroztik, 43 tona produktu eta elikagai eman dizkie Elikagai Bankuari eta Cruz Blanca Fundazioari.
  • Mercadonak sendotu egin ditu premiazko elikagaien dohaintzak Ceutan, COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, enpresak 9.621 kilo premiazko produktu eman dizkio Ceutako Elikagaien Bankuari azken asteetan. Guztira, 20 tona elikagai eman dizkio aurten erakunde horri.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, konpainiak Hiri Autonomoan dohaintzak egiteko prozesua indartu du hala, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakundeen hornidura bermatzeko. Aurten, 43.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditu Hiri Autonomoan; horietatik 23.000 kilo baino gehiago Hermanos de la Cruz Blanca Fundazioari eman dizkio.

Rafa Piñero Ceutako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Pedro Mariscal Ceutako Elikagaien Bankuko lehendakariak berriro eskertu ditu "Mercadona etengabe egiten ari den dohaintzak; izan ere, une erabakigarria da bankuarentzat. Elikagaiak aurrez aurre jaso ezin direnez, dohaintza hauei esker, gure erakunde laguntzaileen erabiltzaileei laguntzen jarraitzeko aukera dugu; izan ere, gero eta erabiltzaile gehiago dira". Mariscalek gogorarazi duenez, "oso garrantzitsua da laguntza pribatua eta partikularren laguntza krisi honek eragindako familia guztiek eskatzen dizkiguten beharrei erantzuteko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 265 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 6.201 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 5.933 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesua.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Pedro Mariscal, Ceutako Elikagai Bankuko presidentea, bere taldearekin, elikagai-dohaintzan.Pedro Mariscal, Ceutako Elikagai Bankuko presidentea, bere taldearekin, elikagai-dohaintzan.

Logo EAktibatu