Arabako patata Mercadonaren linealean

Mercadonak 948.000 kilo Arabako patata erosi ditu, aurreko kanpainan baino % 49 gehiago

2021ko maiatzaren 18a
  • Azken urteetan, Mercadonak 2,7 milioi kilo Arabako patata Euskolabeldun baino gehiago erosi ditu.

Mercadonak hurbileko produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 948.000 kilo Arabako patata Euskolabeldun erosi ditu kanpaina honetan, % 49 gehiago aurreko kanpainan baino.

Arabako Udapa S. Coop. hornitzailearen patata saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako supermerkatuetan 2020ko irailetik 2021eko apirilera bitartean, kanpainak iraun duen denbora-tartean, hain zuzen. Hala, azken urteetan, 2,7 milioi kilo Arabako patata Euskolabeldun baino gehiago erosi ditu. Pixkana erosketa hori handituz joan da, Euskadin haziz joan den heinean.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 22 denda ditu Euskadin, eta 2.000 langile baino gehiago, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin.

2021ean beste lau supermerkatu irekitzeko asmoa du; zehazki, bi Bizkaian (Iurretan eta Barakaldon) eta bi Gipuzkoan (Andoainen eta Lazkaon).

Gainera, 2020a mugarri izan da konpainiarentzat Euskadiri dagokionez, Gasteizko Bloke Logistikoaren eraikuntza (Jundizko industrialdean) amaitu baitu (bloke horretatik hornitzen ditu Euskadiko, Nafarroako, Kantabriako eta Burgosko supermerkatuak). Proiektuak 187 milioi euroko inbertsioa eskatu du, eta 480 enplegu kalitatezko eta egonkor sortu ditu.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Euskadiko zenbait gizarte-erakunderekin duen lankidetzan, 1.600 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu dohaintzan. Eguneroko elkarlanean ari da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuekin.