Tenerifeko erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadonak 9.400 kilo elikagai baino gehiago eman dizkie aste honetan Tenerifeko erakunde sozialei

2020ko apirilaren 30a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Aste honetan, 9.400 kilo premiazko produktu eman dizkie Elikagai Bankuari, Cáritasi eta Gurutze Gorriari, hala nola olioa, arroza, pasta, esnea, urdaitegiko produktuak eta gozokiak.
  • Konpainiak, 2020an, orain arte, 166.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 479 tona premiazko elikagai eman zituen Kanarietan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, 9.400 kilo premiazko produktu eman dizkie Elikagai Bankuari, Cáritasi eta Gurutze Gorriari, hala nola olioa, arroza, pasta, esnea, urdaitegiko produktuak eta gozokiak, COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du Tenerifeko erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Ildo horretatik, aurten 79.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditu Tenerifen, eta horietatik 13.500 Asociación Benéfica Centro Padre Laraña eta La Noria jantoki sozialetara bideratu dira.

Jorge Pérez Tenerifeko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Hernán Cerón Tenerifeko Elikagai Bankuko lehendakariak eskerrak eman dizkio konpainiari: “Martxoaren hasieran elikagaiak hornitzeko arazo larriak genituen. Esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari, hari esker, bi hilabetetan, uharteko 22.600 pertsona behartsuri lagundu ahal izan diegulako, oinarrizko produktuak premiaz behar baikenituen hainbat eta hainbat familiaren gosea arintzeko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 3.649 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.508 Espainian, eta 141 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Tenerifeko erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematenTenerifeko erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta