F. Gómez (Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta S. Mont (Mercadona), elikagaiak banatzean

Mercadonak 9.300 kilo produktu eman dizkio premiazko produktutan Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuari

2020ko uztailaren 23a
  • Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, konpainiak 1.090.000 kilo elikagai eta norberaren garbitasuneko gai eman dizkie Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi.
  • Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa indartu du, eta, osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz, dohaintzak handitu ditu.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, premiazko 9.300 kilo produktu eman dizkio gaur Gironako eskualdeetako Elikagai Bankuari; besteak beste, dilista egosiak (11.910 poto) eta arroza (1.680 pakete).

Entrega hori konpainiak Gironako eskualdeetako Elikagai bankuari eta jantoki sozialei maiz egiten dizkien entregei gehitzen zaie. Besteak beste, erakunde hauekin aritzen da elkarlanean: Gironako La Sopa jantoki soziala eta La Bisbal d’Empordàko Convent dels Franciscans jantokia. Aurten, orain arte, supermerkatu-kateak 88.000 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Gironako zenbait erakunde soziali. Gainera, uztail honetan, Mercadonak demarkazio osora zabaldu ditu Elikagaia Bankuari egiten dizkion produktu-dohaintzak. Orain arte, Girona eta Salteko 5 supermerkatuekin aritzen zen lankidetzan, baina uztailaren 13az geroztik, kateak Gironako eskualdeetan dituen 28 dendek hartzen dute parte.

Gaur Elikagai Bankuari egindakoa COVID-19aren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi konpainia egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, milioi bat kilo produktu (zehazki, 1.090.000 kilo) eman dizkie Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako elikagai-bankuei, Kataluniako Gurutze Gorriari, elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari eta 35 jantoki soziali: elikagai lehor nahiz freskoak eta norberaren garbitasunerako gaiak. Aurten dohaintzan emandako 1.090.000 kiloetatik 810.000 kilo inguru apirilean, maiatzean eta ekainean eman dira. Denboraldi horretan, handitu egin dira premia gehien duten kolektiboen eskaerak ahal den neurrian arintzeko dohaintzak. Produktu hauek eman ditu, besteak beste: esnea, lekaleak, arroza, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esnezko postreak, moldeko ogia, zerealak eta zukuak, eta irabiaki hoztuak. Higiene pertsonaleko gaiei dagokienez, helduentzako xanpuak eta desodoranteak eman zaizkie, eta haurtxoentzako txupeteak eta hozka-egitekoak ere bai.

Horri dagokionez, Frederic Gómez Elikagai Bankuko presidenteak hau esan du: "esker ona adierazi nahi diogu Mercadonari premiazko produktuen dohaintza honegatik ere, eta gaur bertan hasiko gara banatzen lurraldeko erakunde sozialei". Eta hau adierazi du: “oso ondo datozkigu; izan ere, pandemiaren ondorioz, lurraldean % 40 handitu da elikagai-beharra eta, horren ondorioz, asko handitu da gure elikagaiak behar dituzten pertsonen kopurua. Gainera, gaurko dohaintza hau, zeina Mercadonak egin dizkigun beste batzuei gehitzen baitzaie, bereziki interesgarria da oinarrizko bi produktuk osatua baita: arroza, asko kontsumitzen eta eskatzen den laborea, eta lekale egosia, energia-pobreziari eragiten ez dion proteina-iturri handia".

Bestalde, Mercadonaren Gironako Kanpo Harremanetarako zuzendari Santi Montek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankuak,” eta hau adierazi du: "gaur egindako dohaintza honen bidez, milioi bat kilo elikagai eta norberaren garbitasuneko produktu banatu zaizkie Kataluniako ongintzako erakunde eta elkarte batzuei aurten orain bitartean, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal den neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali; horietatik 2 Gironako eskualdekoak dira. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu produktuak, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei, hau da, ia 25.000 erosketa-orga. Konpromiso solidario hori indartu egin da, halaber, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak handitu egin ditu dohaintzak, eta 1.090 tona premiazko produktu eman ditu urtarrilaren 1etik gaur arte, bai elikagaiak, bai higiene pertsonaleko gaiak.

F. Gómez (Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta S. Mont (Mercadona), elikagaiak banatzeanF. Gómez (Gironako Eskualdeetako Elikagai Bankua) eta S. Mont (Mercadona), elikagaiak banatzean.

Logo EAktibatu