Albaceteko Espainiako Gurutze Gorriari produktuak emateko unea

Mercadonak 9.000 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan erakunde sozialei, hala nola Albaceteko Gurutze Gorriari

2020ko apirilaren 20a
  • Mercadonak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, adibidez, Albaceteko Gurutze Gorriarekin, premiazko produktuak emanez, hala nola esnea, arroza, pasta, kontserbak, babarrunak, garbantzuak eta azukrea.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 33 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela-Mantxako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 250 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan.

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Albacete hiriko erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

José Ruiz Gaztela-Mantxako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 250 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.

Bestalde, Francisco Pérez Del Campok (Espainiako Gurutze Gorriaren Albaceteko lehendakaria) eskerrak eman dizkio Mercadonari bere lankidetzagatik: “Bizi dugun krisialdi honetan, Gurutze Gorriak herritarrei ematen dizkien erantzun ugarietako bat da pobrezian bizitzeko eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen eta familien oinarrizko elikadura-beharrak asetzea, eta, alde horretatik, Mercadonak ematen digun laguntzak neurri hori osatzen lagunduko digu. Hori dela eta, gure erakundeak eskerrak eman nahi dizkie hainbeste pertsonari mesede egingo dien laguntzagatik”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta

Francisco Pérez Del Campo, Espainiako Gurutze Gorriaren Albaceteko lehendakaria, eta José Ruiz, Gaztela-Mantxako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariaFrancisco Pérez Del Campo Espainiako Gurutze Gorriaren Albaceteko lehendakaria, eta José Ruiz Gaztela-Mantxako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria.

Albaceteko Espainiako Gurutze Gorriari produktuak emateko uneaAlbaceteko Espainiako Gurutze Gorriari produktuak emateko unea.