Mercadonaren Madrilgo Erkidegoko arduraduna Getafeko Gurutze Gorriari elikagaiak emateko unean

Mercadonak 870 tona elikagai baino gehiago banatu zituen 2020an Madrilgo Erkidegoko erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 16a
  • Konpainiak 14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen eskualdean, aurreko urtean baino % 115 handiagoa.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Erkidegoko 17 jantoki sozialekin, Elikagai Bankuarekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin, hala nola Cáritasekin eta Gurutze Gorriarekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 870 tona produktu baino gehiago eman dizkie Madrilgo Erkidegoko jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 115 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

14.500 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta konpainia kokatuta dagoen eskualde osoko 17 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, elikagai-bankuekin, Gurutze Gorriarekin eta Cáritasekin lankidetzan bideratu da.

Era berean, konpainiak laguntza eskaini du urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez, hala nola martxoan eta apirilean IFEMAn prestatutako kanpaina-ospitalera egindako entregak.

Oro har, Mercadonak 17.000 tona produktu baino gehiago eman dizkie Espainiako eta Portugalgo elikagai-bankuei eta erakunde sozialei 2020an, 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin lankidetzan.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadona Madrilgo eskualdeko Gurutze Gorriarekin lankidetzan aritzen daMercadonaren dohaintza Getafeko Gurutze Gorriari, Madrilen.

Logo EAktibatu