Mercadonaren eta Euskadiko Elikagai Bankuen arduradunak

Mercadonak 8.500 kg produktu eman dizkio Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioari

2017ko uztailaren 21a
  • Supermerkatu-kate horrek Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioarekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du.
  • Mercadonak 166,8 tona premiazko produktu eman ditu 2016an, Euskadin.

Mercadonak 8.500 kg premiazko produktu eman dizkio Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioari. Esnea, olioa eta lekale egosiak izan dira, hain zuzen ere. Bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenean hartutako konpromisoak berritzeko parte da donazio hori. Hitzarmen horretan, beste alderdi batzuk ere zehaztu dituzte; adibidez, supermerkatu-kateak nolako parte-hartzea izango duen Federazioak Euskadin antolatzen dituen elikagaiak biltzeko kanpainetan.

Entregan, hauek izan dira: Daniel Fernández, Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioko lehendakaria; José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakaria; José Andrés Gabilondo, Arabako Elikagai Bankuko lehendakariordea; Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagai Bankuko lehendakariordea; eta Patricia Cortizas, Mercadonako Kanpo Harremanetako Euskadiko zuzendaria. Cortizasek nabarmendu du “lan garrantzitsua” egiten duela Federazioak elikagaiak bildu eta “gehien behar dutenen artean” banatzeko. “Mercadonaren erantzukizun sozialaren barruan, pertsona horiei lagundu nahi diegu”, esan du. Federazioak, bere aldetik, “Mercadonak emandako laguntza” eskertu du; izan ere, “donazio horiek gabe, gure lana ezinezkoa litzateke”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari (han, 600 lagun hartzen dira egunean batez beste) eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen Haurridetxoei ere laguntzen die, egunero.

Euskadin erakunde sozialekin dugun lankidetzaren ondorioz, 166,8 tona elikagai eman genituen 2016an. Mercadonak 120 jangela sozial baino gehiagorekin eta 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako erakunderekin dihardu lankidetzan, eta, 2016an, 6.500 elikagai tona eman zituen, hots, 108.000 erosketa-orga, gutxi gorabehera.

Mercadona EAEn

Mercadonak irmo eusten dio Euskadin egin duen apustuari, eta 13 saltoki ditu: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon eta bat Basaurin (Bizkaia), eta beste bat Irunen, Eibarren eta Oiartzunen (Gipuzkoa). Lantaldea 691 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Gasteizen bloke logistiko bat eraikitzen ari da, estatuko iparraldeko supermerkatuak hornitzeko; horretarako, beste 50 milioi euroko inbertsioa egingo du lehen fasean, eta 100 lanpostu sortuko ditu. Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.240 enpresa txiki eta ertainekin, eta 370 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an euskal hornitzaileei. Mercadonak tokiko produktuen alde egindako apustuaren ondorioz, azken kanpainan 236.000 kilo Arabako patata erosi ditu; 3.900 tona arrain fresko baino gehiago, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan; eta 40.000 kilo kiwi.

Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioa

Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioaren barruan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak daude, eta, orobat, Espainiako eta Europako Elikagai Bankuen Federazioen (FESBAL) barruan dago Euskadikoa. Haren helburua da gizarte-bazterkerian edo horretarako arriskuan dauden pertsonen elikadura-kondizioak hobetzea, integraziorako bidean aurrera egiteko.

 

Goiburuko irudia: José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagai Bankuko lehendakaria; Daniel Fernández, Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioko lehendakaria; Patricia Cortizas, Mercadonako Kanpo Harremanetako Euskadiko zuzendaria; eta Luis Crovetto, Bizkaiko Elikagai Bankuko lehendakariordea.