Errioxako Elikagai Bankuko arduraduna eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea

Mercadonak 7.800 kilo premiazko produktu eman dizkio Errioxako Elikagai Bankuari

2021ko uztailaren 15a
  • Supermerkatu-kateak premiazko produktuen 420 tona baino gehiago eman dizkie 2020an Errioxako zenbait erakunderi.

Mercadonak 7.800 kilo premiazko produktu eman dizkio Errioxako Elikagai Bankuari. Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitu ahal izan dezan, Mercadona supermerkatu-kateak zenbait elikagai eman dizkio; besteak beste, arrain-kontserbak, galletak, olioa, haurrentzako elikagaiak, esnea, arroza eta pasta.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendaria. Flandesen hitzetan "Errioxako Elikagai Bankuarekin eta artatzen dituen 10.000 lagun baino gehiagorekin dugun konpromisoaren beste adibide bat da hau”. Pascual-Salcedok, bestalde, eskertu egin du “gaurko dohaintza eta Mercadonak egunero egiten dizkigunak, behartsuenak artatzen laguntzen baitigute”.   

Mercadonak 420 tona produktu baino gehiago banatu zituen Errioxako erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 58 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren Erantzukizun Sozialaren parte gisa, Mercadonak, dohaintza horiek emateaz gain, egunero banatzen dizkie premiazko produktuak hainbat erakunderi, hala nola Errioxako Elikagai Bankuari, Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialari, Calahorrako La Concepción egoitzari, Arnedoko eta Alfaroko parrokietako Cáritasi eta Haroko Madre de Dios etxeari. Erkidegoan Mercadonak dendak dituen eremu guztiak artatzen dira horrela.

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan, eta 525 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, Mercadonak Errioxaren alde egin duen apustua dela eta, 440 milioi euroren erosketak egin zizkien 2020an Errioxako zenbait hornitzaileri; aurreko urtean baino % 4 gehiago. 2021ean, kokapen berria emango die Haroko eta Calahorrako dendei, konpainiaren Denda Eraginkorraren Eredu Berrira egokitu eta energia-kontsumoa % 40 murrizteko.

Errioxako Elikagai Bankua

Errioxako Elikagai Bankua ongintzako fundazio sozial, akonfesional eta irabazi-asmorik gabea da, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan (FEBA) sartua dago. Errioxako boluntario-talde batek osatzen du Bankua, eta elikadura-enpresetako elikagai-soberakinak eta partikularren dohaintzak biltzen ditu, eta Errioxako behartsuei banatzen. 2020an, haren 1.700 boluntarioek guztira 1.376.816 kilo elikagai banatu zizkieten 10.219 onuraduni, 73 erakunde laguntzaileren bitartez.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Errioxako Elikagai Bankuko arduraduna eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerenteaErrioxako Elikagai Bankuko arduraduna eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea.