Bizkaiko Elikagai Bankuko arduradunak eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea

Mercadonak 7.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Bizkaiko Elikagai Bankuari

2021ko uztailaren 05a
  • Supermerkatu-kateak premiazko produktuen 1.600 tona baino gehiago eman dizkie Euskadiko erakunde batzuei 2020an.

Mercadonak 7.000 kg baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Bizkaiko Elikagai Bankuari. Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak zenbait elikagai eman dizkio; hala nola arrain-kontserbak, galletak, olioa, haurrentzako elikagaiak, esnea, arroza eta pasta.

Produktuak ematean, han izan dira Luis Crovetto Bizkaiko Elikagai Bankuko lehendakariordea eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea. Flandesek esan duenez, “jabetzen gara egungo egoeran dohaintza hauek oso beharrezkoak direla, Bizkaiko Elikagai Bankuaren onuradunak aurreko urtean baino ia 5.000 gehiago baitira”. Bestalde, Crovettok eskertu egin du “Mercadonaren gaurko dohaintza eta eguneroko lankidetza, elikagai horiek jasotzen dituzten lagunei laguntzeko balio baitigute, eta 30.000 baino gehiago dira”.   

Mercadonak 1.600 tona produktu baino gehiago banatu zituen Euskadiko erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 21 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, ekintza hau egiteaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 22 denda ditu Euskadin, eta 2021ean beste bost irekitzea aurreikusten du, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2.131 langile dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 565 milioi euroren erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2020an, aurreko urtean baino % 3 gehiago.

Bizkaiko Elikagai Bankua

Bizkaiko Elikagai Bakua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, gizakiaren oinarrizko behar bat —elikadura— ase eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borroka egin nahi duena. Helburu horrekin, elikagai-bilketa sustatzen du. Bere instalazioetan gordetzen ditu, eta, gero, behartsuei jaten ematea xede duten arreta-zentroei banatzen die. 2020an, Bizkaiko Elikagai Bankuko 178 boluntarioek ia 4.400 tona elikagai banatu zizkieten 30.144 onuraduni, 213 erakunde laguntzaileren bitartez; pertsonako 145 kilo, batez beste.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Bizkaiko Elikagai Bankuko arduradunak eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerenteaBizkaiko Elikagai Bankuko arduradunak eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea.