Daniel Fernández, Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea

Mercadonak 7.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Arabako Elikagai Bankuari

2021ko ekainaren 30a
  • Supermerkatu-kateak premiazko produktuen 1.600 tona baino gehiago eman dizkie Euskadiko erakunde batzuei 2020an.

Mercadonak 7.000 kg baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Arabako Elikagai Bankuari. Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak zenbait elikagai eman dizkio; hala nola arrain-kontserbak, galletak, olioa, haurrentzako elikagaiak, esnea, arroza eta pasta.

Produktuak ematean, han izan dira Daniel Fernández Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria eta Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea. Flandesek esan duenez, “Mercadonan jabetzen gara Elikagai Bankuak zer lan garrantzitsu egiten duen. Gainera, handituz doa haren laguntza behar duten pertsonen kopurua. Horregatik, gure dohaintzak indartu ditugu, bai puntualak bai egunerokoak”. Bestalde, Fernándezek eskertu egin du “Mercadonaren gaurko dohaintza eta eguneroko lankidetza garai latz hauetan, Arabako Elikagai Bankuaren onuradunen kopurua % 14 baino gehiago handitu baita azken urtean”.   

Mercadonak 1.600 tona produktu baino gehiago banatu zituen Euskadiko erakunde sozialen artean 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 21 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, ekintza hau egiteaz gain, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 22 denda ditu Euskadin, eta 2021ean beste bost irekitzea aurreikusten du, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2.131 langile dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 565 milioi euroren erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2020an, aurreko urtean baino % 3 gehiago.

Arabako Elikagai Bankua

Arabako Elikagai Bankua 1998an sortu zen, eta, harrezkero, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta inguruko behartsuenei laguntzeko ekinean jardun da. 2020an Arabako Elikagai Bankuko 56 boluntarioek 1.700 tona elikagai baino gehiago banatu zizkieten 7.095 onuraduni, 66 erakunde laguntzaileren bitartez.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Daniel Fernández, Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerenteaDaniel Fernández, Arabako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako gerentea.