Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Mercadonak % 70 baino gehiago handitu du etxean elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko produktuen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko maiatzaren 05a
  • Produktu horien salmentak gora egin du egun hauetan, bezeroa etxeko egonaldiaz baliatzen delako sukaldean gehiago aritzeko —gozogintzan, zehazki—; moldeak, landare-papera eta film gardena erabiltzen ditu lan horietan, eta janari gehiago kontserbatzen du ontzi hermetikoetan eta elikagaietarako poltsetan.
  • Aluminio-paperaren salmentak, aldiz, % 20 egin du behera, produktu hori normalean etxetik ateratzeko produktuak biltzeko erabiltzen baita.
  • Produktu horiek ekoizten dituzten Totaler Hornitzaileek ekoizpena indartu dute, dendetako horniketa bermatzeko.

Mercadona supermerkatu fisiko eta onlinekoen konpainiak % 70 baino gehiago handitu du etxean elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko produktuen salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz; izan ere, orain "Nagusiak" (bezeroak) etxean dagoela aprobetxatzen du sukaldean gehiago egiteko. Gozogintzako produktuen salmentak egin du gora, zehazki —moldeak, landare-papera eta film gardena—, eta, halaber, jakiak kontserbatzeko produktuenak —ontzi hermetikoak eta elikagaietarako poltsak—. Ildo horretan, nabarmentzekoa da % 20 egin duela behera aluminio-paperaren salmentak, produktu hori normalean etxetik ateratzeko produktuak biltzeko erabiltzen baita.

Sukaldean aritzeko eta gozokiak egiteko Mercadonaren aukeratik, tamaina eta forma askotariko moldeak, landare-papera eta film gardena (hainbat erresistentziatakoak) gailentzen dira. Elikagaiak luzaroago eta hobeto kontserbatzeko aukerari dagokionez, berriz, hauek nabarmentzen dira: ontzi hermetikoak —forma eta tamaina askotarikoak— eta elikagaiak gordetzeko poltsak —elikagaiak biltegiratzeko, izozteko nahiz erretzeko poltsak—.

Orobat nabarmentzekoa da produktu horien ekoizpena indartu dutela Totaler Hornitzaile guztiek, konpainiak Espainian eta Portugalen dituen denden horniketa bermatzeko (1.600 denda baino gehiago). Hauek dira hornitzaile horietako batzuk: SP Bernerrek ontzi hermetikoak ekoizten ditu Valentzian, Aldaian; ITSk erretzeko poltsak, film gardena eta landare-papera, Holandan; Saplexek ogitartekoetarako eta izozteko poltsak, Bartzelonan, Canovellesen; P&Hk magdalena- eta trufa-moldeak, Madrilgo Erkidegoan, San Agustín de Guadalixen; eta Alibéricok aluminiozko moldeak, Madrilgo Erkidegoan, Madrilen.

Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanElikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta