E. Alonso (Elikagai Bankuko presidentea) Mercadonako ordezkariekin, elikagai-entregan

Mercadonak 689.000 kilo elikagai banatu ditu 2020an Tarragonako eskualdeetako erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 04a
  • Egunero, 27 erakunde soziali eta ongintzako erakunderi laguntzen die, eta kateak Tarragonako eskualdeetan dituen 34 supermerkatuek parte hartzen dute.
  • Gaur, Hacendado esne osoaren 13.500 litro eman dizkio Elikagai Bankuari.
  • Katalunian, 3 milioi kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan 156 erakunderi.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko  salmentako konpainiak indartu egin du Tarragonarekin duen konpromiso solidarioa 2020an, COVID-19ak eragindako ohiz kanpoko egoeraren ondorioz, eta 689.000 kilo elikagai eman ditu; alegia, 2019an baino % 31 gehiago, urte horretan 475.080 kilo eman baitzituen.

Dohaintzak Tarragonako eskualdeetako 27 erakunde soziali eta ongintzako erakunderi egin zaizkie, hala nola Elikagai Bankuari, Cáritasi eta Gurutze Gorriari.

Katalunian, 2020an, konpainiak 3 milioi kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan 156 erakunderi; hau da, 2019an emandakoaren bikoitza, urte horretan 1.478.000 kilo eman baitzituen.

Gainera, esan behar da 2020an Mercadona handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak. Joan den irailetik, kateak Katalunian dituen 250 dendek parte hartzen dute; horietatik 34 Tarragonako eskualdeetan daude.

Produktuei dagokienez, elikagaiak eta norberaren higienerako artikuluak eman ditu kateak. Elikagaietan, bai lehorrak bai freskoak eman ditu, hala nola esnea, lekaleak, pasta, ontziratutako haragi eta arrain freskoa, fruta eta barazkiak, jogurtak eta esne-postreak, moldeko ogia, zerealak, eta zuku eta irabiaki hoztuak. Norberaren higienerako artikuluei dagokienez, besteak beste, xanpuak, gelak eta desodoranteak eman ditu.

Hala, gaur, 13.500 litro Hacendado esne oso eman dizkio konpainiak Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankuari. Esnea emateko antolatutako ekitaldian, Eusebio Alonso Elikagai Bankuko presidenteak zera adierazi du: “Mercadonak goi-mailako 13.500 litro esne eman dizkigu, eta une honetan artatzen dihardugun 32.000 lagunen artean banatuko ditugu”. Alonsok esan duenez, gainera, "supermerkatu-kateak urteak daramatza eskuzabaltasunez jokatzen zailtasun handiak dituzten pertsonei lagunduz, elikagai-bankuen bidez”. Ildo horretatik, presidenteak hau nabarmendu du: “premia handiko uneak dira, eta laguntza oro da beharrezkoa”.

Bestalde, Mercadonaren Tarragonako Kanpo Harremanetarako zuzendari Beatriz Feced-ek eskertu egin du “erakunde sozialak egiten ari diren lana; adibidez, Tarragonako Eskualdeetako Elikagai Bankua egiten ari dena", eta hau adierazi du: “Dohaintzak egin ditugu, familia asko une oso zailak bizitzen ari diren garai honetan, gizartearen parte gisa ditugun betebeharrak bete nahi ditugulako, eta erakunde sozialetara iristen ari diren eskaera gero eta ugariagoei, ahal den neurrian, erantzuten laguntzeko.”

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman dizkie erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman ditu. Konpainiak lagundu ohi dituen jantoki sozialei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

E. Alonso (Elikagai Bankuko presidentea) Mercadonako ordezkariekin, elikagai-entreganE. Alonso (Elikagai Bankuko presidentea) Mercadonako ordezkariekin, elikagai-entregan.

Logo EAktibatu