Banc dels Alimentseko eta Mercadonako ordezkariak elikagai-entregan

Mercadonak 68.700 makarroi-pakete baino gehiago eman dizkio Bartzelonako Banc dels Alimentsi

2021ko urriaren 27a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 250 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Urtarriletik irailera bitartean, konpainiak 3,8 milioi kilo elikagai eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. 2020an 3 milioi kilo baino gehiago eman zizkien.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, konpromiso solidarioa indartu du, eta dohaintzak handitzen jarraitzen du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 68.768 makarroi-pakete (34.384 kilo) eman dizkio gaur Bartzelonako Banc dels Alimentsi.

Gaur Bartzelonako Banc dels Alimentsi egindakoa pandemiaren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi supermerkatu-katea egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 3.846.000 kilo eman dizkie elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren garbitasuneko produktutan. 2020an, ohiko dohaintzak bikoiztu, eta 3 milioi kilo baino gehiago eman zizkien (3.046.000 kilo, zehazki).

Mercadonak egunero laguntzen die lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelona eskualdekoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gehienak lau elikagai-bankuen kolaboratzaileak dira. Gainera, handituz joan da, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, duela urtebete baino lehenagotik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dute (250, guztira).

Aurten orain arte emandako 3.846 tonetatik, 2.500 Bartzelonako eskualdeetako gizarte-erakundeen artean banatu dira, 706 Tarragonakoetan, eta 426 eta 204 tona bideratu dira Gironako eta Lleidako eskualdeetara, hurrenez hurren.

Urte-hasieratik, premiazko produktuen zenbait dohaintza egin dizkio jada konpainiak Bartzelonako Banc dels Alimentsi. Alde horretatik, Kataluniako Elikagaien Bankuen Federazioko lehendakari Roser Brutauk zera gogorarazi du: "elikagai-bankuak COVID-19aren pandemiak eragindako gizarte-larrialdia pairatzen ari dira, eta % 35 igo da haiek artatzen dituzten pertsonen kopurua”. Halaber, hau nabarmendu du: “Erronka handia da nahikoa elikagai, eta, aldi berean, denetarikoak eta osasungarriak, banatzea bermatzea. Horregatik, elikagai-enpresen eta banaketa handiaren laguntza beharrezkoa da, erronka hori bete ahal izateko eta elikagaien eskaera sozialari erantzun ahal izateko".

Bestalde, Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau azpimarratu du: "Lan handia egiten ari dira Bartzelonako Banc dels Aliments eta Kataluniako gainerako gizarte-erakundeak eta ongintzako erakundeak. Horrez gainera, adierazi duenez, "Bederatzi hilabetean 3,8 milioi kilo eman ditugu jada elikagaitan eta norberaren garbitasunerako produktutan; hau da, 2020an emandakoa (3 milioi kilo) baino gehiago, kontuan izanik, gainera, urte hartan bikoiztu egin zirela dohaintzak. Premiarik handiena duten pertsonen eskaerei erantzuteko konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman zituen. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Kataluniako elikagai-bankuei buruz

Gaur egun, Kataluniako elikagai-bankuek 267.000 pertsona artatzen dituzte, COVID-19aren aurretik baino % 35 gehiago. 2020an, 30 milioi kilo banatu zituzten gizarte-laguntzako 628 erakunderen bidez. Pandemiak eragindako ondorio sozialak iraunkorrak dira, eta pertsona askok zailtasunak dituzte oinarrizko beharrak asetzeko.

Mercadonak premiazko produktuak eman dizkio Bartzelonako Banc dels AlimentsiPremiazko produktuen entrega Bartzelonako Banc dels Alimentsi.

Mercadonak Bartzelonako Banc dels Alimentsi egindako premiazko produktuen elikagai-entregan Banc dels Alimentseko eta Mercadonako ordezkariak gaur egindako elikagai-entregan.